Parte hartze handia puntuzko gidabaimenaren hitzaldian
Ehun pertsonatik gora bildu zen Trafikoko Legearen aldaketaren eta puntuzko gidabaimen berriaren nondik norakoak azaltzeko hitzaldian. Hitzaldia Herritarren Segurtasunerako udal alorrak antolatu zuen, Trafikoko Zuzendaritzarekin eta Kontsumitzaileak informatzeko bulegoarekin elkarlanean. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 125 pertsona bildu zen udaletxeko atikoan hitzaldia horretan, 2006ko uztailaren 1ean indarrean sartuko den araudi berri horren inguruko kezkak argitu nahian. Bertaratutakoetatik, 18 pertsonek izen ematea on-line egin zuten, web-gune korporatibo hau erabilita.
Hitzaldia, Bizkaiko Trafikoko Buruzagitzako zuzendariak, Adolfo Peñarandak, eta saileko teknikari adituak, Nieves Alberdik, eman zuten. Horiekin batera eta mahaian udalbatzako bigarren alkateordea, Félix Prol, egon zen, moderatzaile lanetan. Peñaranda jaunak bere poza agertu zuen Ermuan egoteagatik, udalaren eta Trafiko Buruzagitzaren arteko harremanak “onak direlako, lankidetzan oinarritutakoak eta, horrek, hain zuzen ere, ahalbideratzen du mota guztietako ekintzat antolatu izatea”. Kasurako, gure herrian antolatzen diren bide-segurtasunerako jardunaldiak aipatuz. Zuzendariak adierazi zuen “mota honetako hitzaldia, horren beste beldur sortzen duen puntuzko gidabaimenari buruzkoa, estreinakoa eta lehena zela”. Peñarandak argi eta ozen adierazi zuen zein den lege berriaren jomuga: “sistematikoki legea urratsen duten gidariei baimena kentzea, errepidean euren buruentzat ezezik, gainerako guztientzat ere arriskutsuak baitira”.
Honen ondoren, Nieves Alberdi teknikariak hartu zuen hitza. Honek araudiaren nondik norakoak zabal eta luze azaldu zituen eta adibide ugari eman ere bai, araudi berriaren kontzeptu garrantzitsuak argitzeko xedez. Azaldu zuenez, legeak ongi asko bereizten ditu gidari profesional eta partikularren artean, lehenengo horien lege-urraketekin bigunago jokatuz, bolantean ematen dituzten orduen kopurua handiagoa delako eta beren ogibidea ere badelako. Gidari profesionalei ezarriko zaizkien zigorrak, erdian dira denbora aldetik gainerakoei ezarriko zaienarekin alderatuta. Hiru urteko antzinatasuna duten gidariei 12 puntu emango zaie eta epe hori gainditzen ez dutenei edo gidari ikas berriei 8 puntu besterik ez. Punturen bat galtzen denean , horien errekuperatzeko bi bide daude. Lehena, bi edo hiru urte itxoitea, arau urraketaren kalifikazioaren arabera eta, noski, gehiagorik egin gabe. Bigarrena, errekuperazio edo sentsibilizazio ikastaro bat egitea da. Hasiera batean, ikastarook egiteko zentroak probintzietako hiriburuetan izango dira eta, ondoren, bailaretara zabalduko dira, populakuntzaren ratio baten arabera. Bi iraupeneko ikastaroak izango dira, 12 edo 24 ordutakoa. Bietan zati bat komuna izango da eta beste bat espezifikoa, arau urraketaren araberakoa. Ikastaroek 140tik 290 euro bitarteko kostua izango dute.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan