Gaur Ermuan, akordeoien kontzertua eta zine-klubeko filma
Bilboko esku-soinuen orkestrak kontzertua eskainiko du gaur goizean herriko ikastetxeetako ikasleentzat. Emanaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta hamar t’erdietan hasiko da Ermua Zineman.
Zine erotikoari buruzko zikloa
‘Mudo Drogot’ elkarteak hilero antolatu eta programatzen duen zine-klubean, ziklo berri bati emango zaio hasiera gaur. Urtarrilean zikloa zine erotikoari dedikatuko zaio. Gaurkoan ‘Eros’ titulatutako konposizioa proiektatuko da. Konposizioa hiru zuzendariren beste horrenbeste labur metrajeek osatzen dute. Produkzioa drama eta komediaren generoan kokatzen da. Laurogeita hamalau minutu irauten ditu eta sarrerak 2,60 euro balio dute.
Hiru istorioen osagarriak erotismoa, sentsualitatea eta amodioa dira. Lehenengoa ezkontzaren magia galdu duen senar-ematearen pasadizoa da. Bigarrena estresa jota eta behin eta berriro errepikatzen diren amets erotikoen ondorioz desorekatzen den exekutibo baten kontua. Eta hirugarren eta azkena, neurriak hartzerako bezero xarmanta batez maitemintzen den jostunaren kasua.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon