Tailer ezberdinak bildu dira, gazteria alorreko programan

18.01.06
Kultura eta Gazteria

2006ko otsailetik martxora bitarteko hiruhilekoan gauzatzeko antolatu dituen tailer eta ikastaroak aurkeztu ditu Gazteria sailak, kaleratu berri duen bi orrikoan. Proposamenean espezialitate ezberdinetako bost tailer planteatzen zaizkie 15 urtetik 25era bitarteko gazteei. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta maché izeneko papera lantzeko teknikak proposatzen dira, otsailaren 6tik apirilaren 10era bitarteko astelehenetan Zineman egiteko. Bigarren tailerrak, oinarrizko sukaldaritza landuko du, herriko elkarte gastronomiko batean. Larruaren tailerra hirugarrena da eta iaz ere egin zen, harrera oso ona jaso zuelarik. Hortaz, aurten errepikatuko da, norberak bere osagarriak lantzeko teknikak jorratuz. Hiruhilabeteko honetan aratusteak ospatuko ditugunez, laugarrenean makilatzen ikastea proposatzen du, mozorroa besteko garrantzia baitu horrek. Azkenik, 8 urtetik 12 bitarteko umeentzat antzerki tailerra proposatzen da.

Ikastaroetarako izen emate epea gaur zabaldu da eta otsailaren 1ean itxiko, horiek barne. Ikastaroetan izena emateko kuota bat pertsona bakoitzak ordaindu behar du, kopurua 10 eurotik 31ra bitartekoa izanik. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, horretarako, haien izaera kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituztelarik. Ikastaroetako saria izena ematen denean ordaindu behar da eta, ordaindutako hori ez da inolaz ere bueltatuko, interesatuak atzera egiten badu. Tokiak mugatuak dira. Izen emateak kultura alorreko bulegoetan egin daitezke astelehenetik ostegunera, goizez 10etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldez, 5etatik 9etara bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, ikus bi orrikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean