Emakumearen kontseilua asteazkenean bilduko da
Emakumearen udal Kontseilua datorren asteazkenean, hilaren 25ean, bilduko da aurtengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu eta, besteak beste, aipatzekoak dira martxoaren 8ko, ‘Emakume langileen nazioarteko eguneko, programa prestatzeko proposamenak. Halaber, emakumeenganako biolentziari edo generoaren indarkeriari buruzko gaiak ere jorratuko dituzte partaideek.
Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4etatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.
Lotutako albisteak
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda