Aniztasuna eta sexu-askatasuna errespetatzearen aldeko
Igandea ekainaren 28 izango da; Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna eta LGTBIQ+ Harrotasuna ospatzen dena. 1970. urtetik ospatzen da egun horretan, LGTB eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduaren hasiera data izateagatik. Udalbatzak adierazpen instituzionala onartu du aste honetan, talde guztien adostasunarekin. Ermua Antzokiko linterna ostadarraren koloreekin argiztatuko da asteburu honetan.
Sentsibilizazio-materialak
Ermuan udalak ostadar koloredun pankarta jarri du Orbe Kardinalaren plazako kioskoan, kanpainaren leloarekin. Berdintasuneko, Indarkeria Matxistaren Prebentzioko eta Sexu Aniztasuneko Hezkuntza Integraleko Programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleei LGTBIQ+ bandera duten 1.500 eskumuturreko banatzen ari zaizkie. Eskuturrekoak herritarrei ere banatuko zaizkie, oro har, Emakumearen Topaguneko bulegoan eta laister, Santiago jaietako informazio-gune more puntuan.
Irakurketa gida
Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean irakurketa-gida prestatu dute. Bertan, haurrentzako proposamenak, literatura, musika, ikus-entzunezkoak eta webguneak jasotzen dira, aniztasunaren, sexu-askatasunaren eta LGTBIQ+ harrotasunaren esparruan gehiago sakontzerik izan dezaten. Gida hau udal eraikinetan egongo da eskuragarri.
‘Gu ere bagara’ erakusketa
Inés Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako lan sortzailea da ‘Gu ere bagara’ erakusketa. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ adineko pertsonen kontatu gabeko istorioak jasotzea izan da. Aldi berean, haien errealitatea eta bizipenak nolakoa diren jasotzea. Erakusketa hori irailaren 15era arte ikusgai egongo da Emakumeen Topalekuan.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da