Trafikoko Legearen inguruko hitzaldia, positiboa izan zen partehartzaileen ustez

25.01.06
Hiritarren Segurtasuna

Trafikoko Legearen aldaketari eta puntuzko gidabaimenari buruzko hitzaldian parte hartu zuten pertsonen ia erdiak, oro har, ekimena bikain batekin baloratu dute ekimena. Pasa den abenduan, udaletxean eginiko jardunaldiaren amaieran egon zirenei banatutako inkesten emaitzetariko bat da hori. Deialdiari ehun pertsonatik gora erantzun zioten eta horietatik, berrogeita hiruk (43) pasa zitzaien galdetegia bete zuten, beren iritzi eta inpresioak adierazteko. Jasotako erantzunen arabera gaiaren interesa eta jardunaldia bere dira, bataz beste, gauzarik baloratuena 8,07ko puntuazioarekin. Erantzuleen ustez, jaso zuten tratua eta atentzioak ere bikaina izan zen eta 8,35 puntuz baloratu dute. Zifra horren atzetik geratu dira, besteak beste, kontzientziazioak gorakada hitzaldia entzun eta gero (7,44); hitzaldian erabilitako agirien kalitatea (7,28) eta aurkezpen ekitaldiaren beraren erritmoa (7,26), hurrenez hurren.

Horien guztien azpitik geratu dira berriz, atikoko instalazioen erosotasuna (7,12) eta, are baxuago, ohiko bizitzan edo lanean jardunaldian ikusitakoa izan ditzakeen erabilgarritasuna (6,60). Puntuaziorik baxuena lortu duen aspektua, instalazioetara sartzea izan da (6,60), erantzuleen ustez, ez baita erraza eta deserosoa suertatzen baita. Hortaz, atikora heltzeko bi pisu igo beharra eta, hala eta guzti, minusbaliotasunen bat dutenek ezin igo izatea, behin baino gehiagotan errepikatu da iradokizunen atalean. Parte hartzaileen datu demografiko eta sozialei buruz, esan dezakegu pertsona zaharrenak 74 urte zituen eta gazteenak 21. Adinaren bataz bestekoa 48 urtekoa izanik. Entzuleen artean, gizon gehiago egon zen, (%70) eta emakumeen parte hartzea %30eko izan zen. Udaleko segurtasun alorrak eta KIUBak saio berri bat antolatu ala ez zalantza dute, baina oraindik ez da ezer erabaki.

Bildutakoen iritziak (jasotako hizkuntzan sic)

  • Me gustaría que se hicieran más conferencias de este tipo, ya que considero que hay temas de mucho interés como el de esta ocasión y que las personas que vivimos en ermua estamos interesadas en participar. Por lo demás, felicidades por la conferencia y ánimo para seguir en esta línea.
  • Mejora del sistema de acceso a las instalaciones; en el caso de una persona con dificultades para andar (o en silla de ruedas) ¿Cómo hubiera llegado hasta aquí? Puntúo con un 5 el acceso para minusválidos o impedidos, personas con muletas ... etc. El acceso es nulo.
  • Hago notar que la accesibilidad al lugar de la charla me ha parecido sino dificultosa si con cierta peligrosidad sobre todo para personas con alguna discapacidad.
  • Considero muy buena la iniciativa del ayuntamiento y de la policía municipal de ermua en dar una orientación que a todos nos interesa.
  • Leyes para los ciclistas, para que ellos colaboren con los conductores. Van por las carreteras ocupando todo el carríl en lugar de ir en fila india.
  • Me parece muy buena idea la de informarnos.
  • Debería de aportarse más documentación sobre el tema tratado.
  • Dar muchos ejemplos de día a día para centrar el tema utilizando la pizarra para un esquema de los puntos negativos y positivos. Que la pantalla del ordenador siga el ritmo de la oradora.
  • Falta documentación escrita.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik