Charo López aktorea, Ermura etorriko da bihar

26.01.06
Kultura eta Gazteria

Charo López aktore ezaguna Ermura etorriko da bihar, ‘Sarah Bernhardten memoriak’ tituluko antzezlana errepresentatzeko (Zineman, 22,15etan). Jatorrizko obra, John Murrelek idatzi zuen. Antzez tokian eta bere ondoan, baita ere aski ezaguna den Emilio Gutiérrez Caba lankidea izango du. Aktore biek, José Pascual zuzendaritzaren aginduetara jardungo dute. Kultura alorrak astelehenean hasi zuen sarreren aldez aurreko salmenta eta ia sarrera guztiak saldu ditu, oraindik ere, anfiteatroko gutxi batzuk eduki badituen arren. Saltzeke geratzen diren horiek takilan eskainiko dira bihar gauean, lehenago agortzen ez badira behintzat.

Obrak, Sarah Bernhardt. aktore frantses handiaren azken egunak kontatzen ditu, bere bizitza osoko gertakizunak bere idazkariarekin batera gogorarazten dituen egunetan. Sararen ustez, eszenatokian eta kanpoan bizitza hain oparoa bizi izanak esan nahiren bat eduki behar du, bestela ez lukeelako bizitzerik merezi. Horregatik hil aurretik eta bere idazkariarekin batera, bere memoriak idazten ahalegintzen da, bizitakoaren esperientzia munduari transmititzeko asmoz. Protagonistak eta bere idazkariak lehian jardungo dute sarri asko; elkarren artean; haien oroitzapenekin eta amaitzear dauden bizitzak dotoretzeko sarri kontatzen ohi diren gezurrekin.

Testua gogorra da oso; bihozbera batzutan eta, beti ere, dibertigarria, antzerkiaren gezurraz eta bizitzaren egiaz (edo alderantziz) hitz egiten diguna. Obrak aukera ematen die aktore handi bi hauei sakrifizio, arrakasta eta zailtasun-uneei buruz hitz egiteko, beste pertsonaien larruan sartuta.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du