Inauteriak izar, otsaileko programazioan

31.01.06
Kultura eta Gazteria

Inauterien inguruan bildu dira biharko egunean hasiera emango diogun otsaileko kultur programazioari. Nolanahi ere, otsailak proposamen ugari eta anitzak biltzen ditu, edonoren kultur egarria asetzeko bestekoak. Horien artean eta, besteak beste, kale ikuskizunetik eta folklore ikuskizunetara barne daude. Dena den, hilabete honetan zeresan nagusia Inauteriak izango du. Ospakizunari, betiko legez, hasiera emango zaio Eguen zuri egunean, hau da; otsailaren 23an. Arratsalde horretan ospatuko baita oilarraren jokoa. Amaiera berriz, Inauteriko asteartean etorriko da, egun luze eta alaia pasa ondoren. Egun horietan, kalejirak, haur jolasak, dantzaldiak, kale ikuskizunak eta haur diskotekak izango ditugu. Horren guztiaren berri zehatza, datozen egunetan emango dugularik, egunok ailegatzearekin batera.

Antzerkiari dagokionez, otsailerako bi errepresentazio kontratatu dira. Lehena, datorren ostiralean izanen da, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek, ‘Larru haizeetara’ tituluko muntaia antzeztuko baitute, Zineman. Zortzi egun beranduago, Ramón Barearen zuzendaritzapean, ‘El hombre de los dados’, obra ikusi ahal izango dugu. Obrarekin datozen aktorren artean, Mikel Losada ermuarra dago. Musikaren atalari dagokionean, otsaileko proposamena ‘Pastora’ hirukote kataluniarra da. Taldeak, bere bigarren CDa aurkeztera etorriko zaigu: ‘La vida moderna’, titulatutakoa.

Hilabete honetako zine-klubeko hiru filmak zine eskandinaviarrari dedikatuko zaizkio. Erakusketa, argazkilaritzari dedikatuko zaio eta bihar bertan zabalduko da,Fidel Rasoren lana. Bildumaren titulua hau da ‘Ceuta: hiria eta muga’. Larunbatean, Agata Donearen eguna dela-eta, herrian zehar kalejira egingo da, arratsaldeko sei t’erdietatik aurrera. Ordu bete, lehenago, ipuin kontalarien saio izanen da liburutegian, haurrentzat. Hilaren 11 eta 12an, Extremadurako Zentroak, bere XV. urteurrena ospatuko du. Amaitzeko, gogoratu hilabete honetan ere, Andaluziako Eguna ospatuko dela eta, arrazoi horregatik, hilaren 25erako flamenko jaialdia iragarrita dago zineman.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du