Martxoaren 8ko kartela aukeratzeko herri bozka hasi da

14.02.06
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak ikusgai jarri ditu aurtengo martxoaren 8ko,‘Emakume langilearen nazioarteko eguneko’, kartel lehiaketara aurkeztu diren lanetatik aldez aurretik aukeratuak izan direnak. Kartel horiek gaurtik hasi eta datorren otsailaren 21era bitartean ikusgai egongo dira eta herritar orok proposatutako kartel horien baten aldeko botoa eman ahal izango du, botoen arabera aurtengo lehiaketaren irabazlea aukeratuko baita. Oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, datozen zortzi egunetan botorik gehiena lortzen duena izango da aurtengo lehiaketako kartel irabazlea. Diseinuak lau dira eta Emakumearen Topaguneko sarreran (Izelaieta 12an) ikus daitezke. Sarrera librea da eta zerbitzua zabalik dago, 9,30etatik ordu bata erdietara goizez eta lauretatik zortzietara bitartean arratsaldez. Kartel proposamenak ikustera joaten direnak beren botoa zuzenean eman ahal izango dute, beren-beregi prestaturiko idazkiari erantzun eta bertan jarritako hautestontzian bertan sartuz.

Halaber, eta estreinakoz, web-gune honen bidez elektronikoki botatzeko aukera ere izango dute horrela egin nahi duten pertsona guztiek. Horretarako nahiko da albiste honetan bertan eskaintzen den lotura gainean sakatzea edo web-guneko gizarte ekintza atalean sartu eta honen barne, emakumezkoen aukera berdintasunari zuzendua izenekoan barneratzea. Segurtasuna arrazoiak direla-eta, lan guztiek aukera berdinak izan ditzaten, botoa ematen duten pertsona guztiek bere izen-abizenak eta N.A.N. adieraziko dituzte, pertsona bakoitzak boto bakarra ematen duela ziurtatzeko. Lehiaketako irabazleak 600 euro eskudiruko saria jasoko du. Lehiaketara, 16 lan proposatu dituzte, 14 autorek.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan