Eztabaida, elkarbizitzaren oinarria

17.02.06
Gizartea

Hori da hain zuzen ere, udal liburutegi eta inmigrazio zerbitzuek martxan jarritako azken ekimenaren ideia nagusia. Horiek biek hitzaldi-mintzaldi bat antolatu dute, erlijio eta adierazpen askatasunari buruz hitz egiteko. Hitzaldi horretan Ermuan bizi diren eta erlijio ezberdinetako fededun diren biztanleek –erlijio guztietako kideak, inor kanpoan utzi gabe- bildu nahi dituzte. Ekitaldiaren izaera laikoa da eta erlijio eta adierazpen askatasunaren inguruan hitz egiteko antolatu da. Antolatzaileak ziur daude, elkarbizitzaren oinarrietako behinenak elkar ezagutzea eta errespetatzea direla eta, hauen ustez horretarako biderik egokiena, ezberdin pentsatzen eta sentitzen dutenen arteko elkarrizketa da. Zerbitzuok gai polemiko horri buruz gure herrian izan daitezkeen iritziak kontsultatu eta ezagutu nahi dituzte.

Mahomaren karikaturak hedabide batean argitaratu izanak nazioartean eragin duen krisialdia; argitaratze horrek sortu dituen erreakzioak eta, guzti horren gainean, gehienok dugun ezjakintasuna analisi eta informazioaren bidez gainditzea ekimenaren abiapuntu dira. Hitzaldia datorren asteazkenean, otsailaren 23an, egingo da liburutegiko ikus-entzunezkoen aretoan, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hitzaldian Ermuan bizi diren musulmanen hiru ordezkarik hartuko dute parte, Joseba Iriondo EITBko kazetariarekin batera. Inmigrazio zerbitzuko teknikari Nestor Berriotxoak moderatzailearen lana beteko du.

Hitzaldiaren helburua ondokoa da; nahi dugun herritar guztiek zuzenean jakin ahal izan dezagula gure bizilagun musulmanei karikatura horiek argitaratu izanak suposatu diena. Aldi berean, gutariko askorentzat askatasun adierazpenak duen garrantziaz hitz egin eta eztabaidatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin