Madril izango da 2006ko kultur eta aisialdi bidaien norakoa
Gazteria zinegotzigoak, Gazteria Informatzeko Zerbitzuaren bidez, aurtengorako antolatu duen lehen kultur eta aisialdiko bidaiaren jomuga Madril izango da. Txangoa martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean egingo da. Horretan 18tik 25era bitarteko berrogeita zazpi gaztek hartu ahal izango dute parte, antolatzaileek autobus bat kontratatu baitute. Bidaiak barne hartzen ditu joan-etorria, bi gauetan ostatua hartzea aterpetxea batean eta pentsio erdiko erregimenean, diputatuen kongresua bisitatzea eta Warner Bros produktorearen parkera sartzea. Hori guztia, 50 euro ordainduta.
Bigarren irteera apirilean eginen da, hilabete horretako 20tik 23ra bitartean hain zuzen ere. Kasu honetan, Granada hirira joango dira apuntatzen diren gazteek. Aurrekoan bezalaxe, irteeraren barne daude joan-etorria, hiru egunetan eta pentsio erdiko erregimenean ostatua hartzea aterpetxea batean, eta Alhambra eta Alpujarrak deritzaten zonaldea bisitatzea. Txango honetan parte hartzeko ordaindu beharreko prezioa 90 euro dira.
Txango horietan parte hartzeko interesa duten pertsonak datorren astelehenetik, otsailaren 27tik aurrera izena eman dezakete, martxoaren 10era edo dauden lekuak bete bitartean. Izena emateko interesdunek orriak bete,NAN aren fotokopia entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Ekimen honetan parte hartu nahi duen guztiak, Ermuko biztanle izan eta errolda inskribatuta egon behar du. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Kultura sailean kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono eta fax zenbakiak ondokoak dira: 943179161 eta: 943179166, hurrenez hurren. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean