-Berdintasunaren alde aurpegia jartzen-, tituluko ekintza berria

07.03.06
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako zinegotzigoak eta Emakumearen Topaguneak ‘Emakume langilearen Nazioarteko Eguna’ ospatuko dute bihar gure udalerrian. Egunean zehar emakumearen eskubideen alde lanean diharduten gizarte eragile eta kolektiboetako ordezkariek topaketa egingo dute Orbe Kardinalaren plazan. Eguneko berrikuntzarik nagusiena ‘Berdintasunaren alde, aurpegia ipintzen’ titulatu den ekintza izango da. Ekintza horri honetan datza: kalean zehar animazio talde bat ibiliko da, benetako berdintasunaren alde beren irudi edo aurpegiak jarri nahi dituzten pertsonei argazkiak ateratzen. Ekimena egun osoan zehar gauzatuko da, goizez 11etatik eguerdiko ordu 1etara eta arratsaldez 4etatik 6etara bitartean. Egun eta aste osoan zehar Aukera Berdintasuneko zinegotziak lore-sorta more batzuk banatuko ditu herritarren artean.

Arratsaldeko seietarako, plazan herritarren kontzentrazioa deituta dago, emakumeentzako eskubideak eta horien benetako aplikazioa aldarrikatzeko. Biharkoa laneguna izango denez, kontzentrazioak amaiera emango dio eguneko egitarauari. Dena den, asteburuarekin batera jarduerak berreskuratu egingo dira eta, larunbatean kasurako, bildu nahi diren emakumeek afaria eginen dute, gaueko 9,30etatik aurrera herriko jatetxe batean. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman behar dute. Martxoaren 8ko egitarauak, biharko eguna ez ezik, hilabete guztian hartu eta garatuko du. Horren adibide gisa, hilabete honetako zine-kluba eta honen barne emango diren hiru pelikulak emakume zuzendarien ziklokoak dira. Halaber, kultura alorraren barne ere, martxorako hiru antzerki programatu dira eta horietan guztietan emakumea gaien ardatz izanen da. Hain zuzen ere, horietako lehena ostiralean ikusi ahal izango dugu, Dario Fo autorearen ‘Bikote irekia’ obra oso ezaguna antzeztuko du, Suripanta taldeak. Datorren asteko asteartean, hitzaldia egongo da Emakumearen Topagunean, arratsaldeko 3,30etan.. Arantza Campos izango da hizlaria eta zaintzaren auzia: baliabideak, arazoak eta proposamenak izango ditu hizpide. Argibide gehiagorako, ikus egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan