Ermuko web-gunea aztertu egin da

21.03.06
Erakundea

Ermuko udal atariak bataz beste eta guztira 5,72 puntuko emaitza lortu du, udalbatzak udalaz kanpoko eta teknologiako enpresa aditu bati enkarguz egiteko agindu dion azterketan. Emaitza horrekin Ermuak interneten duen ataria hori hamalaugarren postuan sailkatzen da, Alcobendas herriaren atzetik (5,74 p) eta Bilbo hiriburuaren aurretik (5,68 p). Azterketa horretan web-gunearen hamasei atal sakontasunez aztertzen dira, diseinutik eta nabigagarritasunetik hasi eta on-lineako zerbitzu edo elkarte eta herritarren elkarteen egoerara arte. Atal horietako bakoitzean hainbat aldagai aztertzen dira eta atalaren emaitza, horietako guztien bataz bestekotik ateratzen da. Egindako azterketa horretan guztira 900 puntu lor daitezke eta horietatik www.ermua.es atariak 515 puntu jaso ditu. Hori horrela, emaitza 5,72 puntu da, eta lehen azterketa hau behintzat nahiko batez gaindituz.

Azterketa ‘El portal municipal’ izeneko enpresak egin du eta, horren ardura, hain zuzen ere, Perico García Azorínek, zientzia politikoetako lizentziadunak, gain hartu duelarik. Azterketa martxoaren 2an eta 3an egin da, horretarako dozenaka atari elektronikoekin eta, batez, ‘atari perfektua litzatekeen ereduarekin geurea aldatu delarik. Enpresa honek 30000 biztanletik gorako udalerri eta hiri espainiarren udal atariak aztertu eta ebaluatu ditu. Azterketa horretan, tokiko eta eskualdeetako 179 atarien aurkezpena, diseinua eta edukiak analizatu dira, tartean dauden asko hiriburuak izanik.

Web-gunearen dohainak

Udalaren atari hau iaz jarri zen martxan, hortaz oraindik nahiko gaztea da, hazten dagoela esan dezakegu eta ez dituela bere ahalmen guztiak garatu. Gaztea eta denbora gutxi daraman ataria izanik ere, azterketak hainbat atal oso ondo baloratzen ditu, nota oso altuekin. Hori horrela, gobernu taldeak ‘atseginez’ hartu ditu emaitzok, José Luis Clementek aditzera eman digunez. Nolanahi ere, jarraian adierazi duenez, ezin dugu emaitza horri begira liluraturik geratu. Gure interpretazioa, bidean gaudela eta oraindik ere lan piloa egiteko dugula izan behar da, asko baitaukagu hobetzeko’, gehitu du. Puntuazio onenak jaso dituzten atalak ondorengoak izan dira: nabigatzeko erraztasuna 10etik 9,75 puntu lortuz 10; kokapen fisioa eta udal zerbitzuen direktorioa, 10 posibleetatik 10 eskuratu baititu. Emaitza berbera eman izan zaio udalerria, honen kokapena eta lurraldearen deskripzioari. Bestalde, udalerriko kultur garapenaren atalak ere 9 puntu izan ditu, honen atzetik eta 8,75eko punturekin udaletxeko antolakuntzaren atala kokatu delarik.

Emaitza baxuagorik eskuratu dituzten atalak ere izan dira eta horien artean ondokoak daude: herritarren informaturik izateko (7,07 puntu) eta herritarrek beren iritzia entzunarazteko (6,60 puntu), dituzten eskubideak. Azkenik, aipatu, hainbatek justu samar gainditu izan dutela eta hauen artean, on-lineako gestioak (5,71) eta bide hori erabiliz egin daitezkeen kontratazioak (5,20) geratu direla, hurrenez hurren.

Informe de evaluación web

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere