Gaur amaituko da -Nik ere kontatzen dut- jarduera

01.06.06
Udal Liburutegia

Mali eta Ekuatore Gineako ohitura, tradizio eta pertsonaien istorioekin amaiera emango zaio gaur ‘Nik ere kontatzen dut’ tituluko aurtengo jarduerari. Azken bi asteetan udal liburutegian munduko hamahiru herrialde ezberdinen errealitate eta bizitzeko moduen berri jaso dute saio horietara bertaratu diren gazteek. Saiook herriko hainbat GKEk eta udal Inmigrazio zerbitzuak antolatu dituzten jardunaldien barne txertatzen dira. Ekimen horren bidez egun Ermuan bizi diren baina jaiotzez atzerritarrak diren lagunek hitza erabiliz beren jaioterriko kultura, geografi, etnografi eta tradizioak kontatu dizkiete 3 urtetik 12 bitarteko parte hartzaileei. Kanpainaren xedea hori baitzen; herrialde horien errealitatea, herritarrek bizitzeko eta sentitzeko duten modua ezagutaraztea, aurreiritziak ezabatzeko eta ezagutzaren bidez elkarbizitza lasaia lortzen laguntzea. Azken saio hau ere arratsaldeko 6etan hasiko da.

Bizitasun handiko astea

Bizitasun handiko astea izaten ari da honako hau, gaurkoa segidako laugarren zaioa izango da. Astelehenean, Kolonbiako Aida Estrada, J. Carlos Salazar eta Daisy Bravo ordezkariek izan ziren. Entzuleek Amazonas, monetaren baliokidetasunaz eta bizitzaren kostuaz kontatutako aspektuak ezagutu zituzten. Eta saioa amaitu aurretik bertako gozoki bat dastatzeko aukera izan zuten, ‘bon bon bum’ izeneko txupa-txusa.

Asteartean, Serbia-Montenegro eta Errumaniako ordezkarien txanda izan zen. Atzo, Hegoamerikako beste bi herrialdeetako ordezkariek izan zuten hitza; Kubatarrak eta Dominikar Errepublikarrak. Gaurkoan aurtengo edizioari amaiera emango zaio Afrikako kontinenteko, Mali eta Ekuatore Gineako hizlari eta ordezkariekin. Saiotan izan den partaidetza altua izan da, eta partehartzaileek jarrera oso aktiboa erakutsi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko