Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

12.02.26
Udal Liburutegia
Gizartea
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa

Liburutegiak komikien eta nobela grafikoen irakurketa sustatuko du –otsailetik apirilera bitarteko hiruhilekoan, herritar guztientzako askotariko jarduerak izango dituen programazio batekin.

Hiru hilabete horietan, literatur genero honetako nobedadeak protagonismo berezia izango dute liburutegiko katalogo zabalean. Hiru erakusketari espezifiko prestatu dira generoko lanak ezagutzera emateko, bata helduentzako literatura-gunean, bestea haur liburutegian eta azkena liburutegiaren bigarren solairuan. Horietan, nobedadeak ez ezik kalitatezko beste izenburu eta bilduma batzuk ere jarriko dira ikusgai, irakurleentzat interesgarriak izaten jarraitzen dutenak.

Era berean, otsailean, martxoan eta apirileko hilabeteetan zehar komikiak maileguan eraman dituzten erabiltzaileen artean egileek dedidatutako komikiak zozketatuko dira.

Halaber, Lehen Hezkuntzako 5. Mailako; Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Ermua-Mallabia Institutuko 1. mailako ikasleek Martín Azpilikueta ilustratzaileak zuzenduriko komikien ilustrazio tailerretan parte hartuko dute, eskola orduetan. Eskuratutako ezagutzei esker, haur eta gazteentzako VI. Komiki Lehiaketan lanak aurkeztu ahal izango dituzte. Lehiaketa horren deialdia martxoan zehar argitaratuko da.

Aipatzekoa da, gainera, urrian abian jarritako ekimen berri bat: "Komikizaleak" gazteentzako komikien irakurketa kluba, Kike Infamek dinamizatua eta 2009 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua. Bilerak hilero egiten dira, astelehenetan, maiatzera arte, 17:30etik 18:30era. Oraindik plaza batzuk geratzen direnez, irakurketa klubean interesa duten gazteei izena ematera animatu nahi ditugu.

Liburutegiak azpimarratu duenez, ikastetxeekin elkarlanean egindako kanpainen ondorioz – besteak beste, ilustratzaileekin topaketak, komikien irakurketa komentatuen saioak eta ikasgeletarako komiki-sorten mailegua–, genero horren eskaerak eta maileguak urte batetik bestera asko izaten jarraitzen dute, batez ere haurren artean.

Liburutegiak irakurle-profil guztientzako eleberri grafikoak eta komikiak aukeratu eta erosteko eta ilustratzaile berrien lanak sartzeko egiten duen inbertsio-politikaren barruan kokatzen da igoera hori.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da