LHIKko ikasle ugarik azterketak gainditu dituzte

06.06.06
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Sustapen ekonomiko, enplegu eta trebakuntza alorra pozik dago Lanbibe-Hastapenetarako Ikastegiko ikasle ugarik hezkuntzako gradu erdiko zikloetara sartzeko berriki egin dituzten azterketak gainditu dituztelako. Azterketok maiatzaren bigarren hamabostaldian zehar egin dira Bilbon eta horien kalifikazioak duela egun batzuk jakitera eman dira. Aipatu azterketetan 11 ermuarrek hartu dute parte eta horietatik 9 proba gainditu dute Hau da, aurkeztu diren lau bostenek (bataz beste, %81,8) gainditzea lortu dute eta beste bat bostenek ez (%18,2).

Bizkaiko 135 gaztek eman dute izena azterketarako, gerora probara aurkeztu direnak 125 izan direlarik. Horietatik 11 ermuarrak ziren (guztirakoen %8,8). Emaitza orokorrei dagokionez, datuak ondokoak dira: Izena emandakoetatik azterketa 53 gainditu dute (%39,3); ez dute gainditu 72 lagunek (%53,3) eta ez dira aurkeztu 10 (%7,4). Hori horrela, Bizkaia osoan gainditutako guztietatik (53 lagun) 9 ermuarrak (%17) izan dira.

Alorreko zuzendaritzak eta lantegietako buruak pozik agertu dira ‘emaitzokin eta baita LHIK betetzen duen funtzio sozialarekin’. Hauen aditzera eman digutenez, datuok ‘zerbitzua baliagarria dela erakusten dute eta Udal honek trebakuntzaren alde egin duen apustua agerian jarri’.

Ikastegiak 2005-06 ikasturtean hiru espezialitate eskaini ditu: galdaragintza, mekanika industriala eta gizarte eta osasun zerbitzuetako langile laguntzailea. Ikastarook 16tik 21era bitarteko gazteentzat dira eta matrikula dohainik da. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta gradu erdiko zikloetarako sarrera froga prestatzen dira. 2006-2007 ikasturterako matrikula oraindik ere zabalik dago. Interesatuak, udal sail horretara jo beharko dute izena emateko. Sail horrek bere bulegoak Torreta Etxea eraikinean ditu eta berori zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Xehetasun gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den triptikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker