Puntuzko gidabaimena sartzear dagoen honetan

27.06.06
Hiritarren Segurtasuna

Puntuzko gidabaimenari buruzko bigarren hitzaldi entzutera hirurogei bat lagun bertaratu ziren azken ostiralean. Lege berriaren aplikazioa hastear dagoen honetan herritarren jakin mina sortu zuen. Bertaratutakoen artean bi ziren kezka nagusiak; batetik, gaiaren inguruko informazioa zabaltzea eta, bestetik, zituzten zalantzak hizlari profesionalei galdetzea argibidearen bila, dauden mamu eta beldurrak uxatuz.

Hizlariak Iñigo Montenegro Urrutia eta Milagros López izan ziren, biak Bizkaiko Autoeskolen Elkartearen izenean eta ordez. Horiekin batera, Herritarren Segurtasun alorreko zinegotzia, Félix Prol, ere, mahaian egon zen. Hitzaldian batez ere galdutako puntuak berreskuratzeko gidariok egin beharko ditugun ikastaroen berri eta zein zentrotan egin ditzakegun horiek azaldu zen.Halaber, estatuan nahiz gure erkidegoan egin den banaketa eta zentroak zeintzuk diren azalduz. Ermuarrek izango ditugun zentrorik hurbilenak Urkoiz Autoeskola (Durangon) eta Larrañaga (Elgoibarren) dira. Hitzaldian adierazi zenez, jada prest eta kontsulta gai dauden ikastaro bakoitzerako aplikatuko zaizkigun tarifak zehatzak.

Galderen txandak bertaratutakoek zituzten zalantzak planteatzeko aukera izan zuten. Bertaratutakoen kezka iturri handia dela agertu zen, araudi berri horren aplikazio zehatza gure herrian, batez ere, ezagututa aparkalekuekin dug¡¡un arazoa. Askok udaltzainen jarrera zein izango zen jakin nahi zuten. Udaltzain buruak, José Félix Gallastegik, adierazi zuenez udaltzaingoa errealitatearen eta egoeraren jakitun da eta Ermua bezalako herrian jartzen diren isun kopurua murritza da. Honen esanetan udaltzainek ez dituzte isunak barra barra jartzen ezeri erreparatu gabe, bakarrik arau urrats larria denean jarduten dutela gehitu zuen arduradunak. Parte hartu zuten zenbaitek ere galdera hau bota zuten hausnarketarako: zergatik gaur egungo ibilgailu azkarrak, gero abiadura mugak errespetatu behar baititugu.

Hitzaldian zehar Félix Prolek ere hitz egin zuen. Honek, guztiok jasaten ditugun pertsonalitate aldaketak aipatu zituen, oso lotuta baitago oinezko edo gidari moduan joatearekin. Prolek adierazitakoaren arabera, trafiko arazoak direla-eta, haserretzen garen guztietan gure amorrua besteengana bideratzen dugulako. Prolek errepideetan gabiltzan guztiok, hala gidari nola oinezko eta gainerakoek ibilgailuek, errespetatu behar garela azpimarratu zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko