-IT txartela- eskatuko da, hemendik aurrera
Udal honek erakundera sartzen diren langile berriei informatikako ezagutzak dituztela eta horien maila egiaztatzeko eskatuko die hemendik aurrera. Ziurtagiri hori lortze aldera, Udalak eta herriko Kzgunea zerbitzuak hitzarmen bat sinatu berri dute, ziurtagiria eskuratzeko interesa dutenek ez dezaten beste inora joan beharrik izan. Eskatuko den ziurtagiri hori ‘IT txartela’ izenez ezagutzen da eta Europako Informatika Institutuak luzatzen du. Institutu hori sofwarean eta bere prozesuetan aditutako erakunde independentea da. Ziurtagiri horrek pertsonak informazio teknologia berrietan dituen ezagutzak ziurtatzen ditu. Ziurtagiriaren bidez pertsona batek tresna informatikoak eta internet erabiltzen badakiela frogatzen da.
Ziurtagiria lortzeko entitateak homologatutako zentroren batean azterketa bat gainditu beharra dago. Euskadin eskuduntza hori Kzgunea izeneko zentroen gain utzi da eta, ermuarroi dagokigunez, guk herrian dugun zentrora joan beharko dugu. Informazioaren gizartean deritzanaren barne eratutako zerbitzuen sare horrek en du jendea trebatzen, izena ematen dutenen maila egiaztatu besterik ez. Maila ugari dago eta oro har, egun ofimatikan gehien erabiltzen diren programen erabileraren inguruko trebetasunak neurtzen ditu (gehien bat, oficce paketea eta internet explorer). Hogeita hamar ziurtagiri daude, beste horrenbeste maila eta programei dagokiena.
Ziurtagiri horiek eskatzen hasiko gara udazkenean, hain zuzen ere hurrengo administrari laguntzaileen lan-poltsatik aurrera, zeina udazkenerako eratzea espero den. Hautaketa-prozesu horretan izena emateko baldintza izango da oinarrizko Microsoft Word XP izeneko moduluaren ziurtagiria edukitzea. Kzgunearekin sinatu berri den hitzarmenean jasotzen denez, Ermuan ziurtagiriak lortzeko azterketak uztaila honetan eta datorren irailean bideratuko dira, izena eman nahi duten guztientzako.
Ebaluazio probetan parte hartzeko aldez aurretik zentroan izena eman behar da. Izena ematea edo matrikula doan da. Izena ematerakoan interesdunari erabiltzaile izen bat eta pasahitza ematen zaizkio, zeintzuk azterketa egunean erabili beharko dituen sisteman sartu ahal izateko. Pertsonek maila bakoitzeko sei aukera izango ditugu azterketa gainditzeko. Azterketak, gutxi gorabehera bi ordukoa izan ohi da eta horiek egiteko eguna zehazteak zentroaren esku dago. Argibide gehiagorako, kontsultatu www.eEuskadi.net web-gunea edo deitu 902252595 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko