‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

03.02.26
Kirolak
Erakundea
Gizartea
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean

Udalerriak bihar - otsailak 4- bat egingo du kasu onkologikoetan arreta gizatiarragoa eta integralagoa eskatzen duen aldarrikapenarekin, Minbiziaren aurkako Munduko Egunean. Ermua K.E.ko talde guztiek, azken asteburuan eta hurrengoan, “Itxaropen besokoak” ekimenaren begizte berdea eramango dute, minbizia duten pertsonen eta euren familien beharrei ikusgarritasuna eta laguntza emateko. Aurtengo leloa “Batzen gaituen sinboloa” da. Begizta berdeak, Elkartearen eta itxaropenaren kolorea denak, minbiziaren aurkako sinbolo unibertsala izan nahi du, gaixotasunean lagundu, gaixoak sostengatu eta gizatiarrago  baten adierazle.

Minbiziaren aurkako Elkartea Bizkaian' eta Elkartearen herriko boluntarioek lazo berdeak banatu zituzten larunbatean Betiondoko futbol-zelaian jarritako mahai informatiboan. Udaletxea argi berdeekin argiztatuko da aste osoan, eta Antzokia, gaurko eta biharko gauetan.

Arreta onkologiko gizatiarrago eta integralago baten beharra

Itxaropen besokoen ekimenak aurten gizartea sentsibilizatzea du helburu, kirola minbizia duten pertsonekin, haien familiekin eta horiek zaintzen dituztenekin bat eginez. Helburua da pazienteek eta senitartekoek bizi dituzten premietan arreta jartzea, errealitate bakoitzari egokitutako arreta-eredu integrala aldarrikatuz. Minbizia duen pertsonak eta haren senideek tratamenduan tratu gizatiarragoa jasotzeko funtsezko alderdi gisa identifikatu dituzten lehentasunetan oinarrituta.

Hori horrela, Elkarteak doako zerbitzuen eskaintza zabaldu du, pazienteen eta senideen eskaerei erantzuteko, fisioterapia, ariketa fisiko onkologikoa eta nutrizio atalak eskainiz. Iaz, Bizkaiko Elkarteak 2.153 pertsona artatu zituen doako zerbitzuetan (horietatik %53 pazienteak eta %47 senideak), hau da, 2025ean %37 gehitu zen arreta.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26