Liburutegia itxiko da, eraikinean obrak egiteko

12.07.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegia datorren ostiraletik irailera bitartean itxi egingo da, Teresa Murga eraikina goitik behera berritzeko hasi berri diren obrak egiteko. Gaurtik eta ostiralera bitartean bazkideek nahi beste liburu eta ikus-entzunezko materialak hartu ahal izango dituzte maileguan. Liburutegiko fondoak eramaten dituztenek aukera izango dute horiek uztaila, abuztuan nahiz irailean bueltatzeko. Uztaila eta abuztuan zehar materialak bueltatu nahi dituztenek Kultura Sailaren bulegoetara (Komentukua kalera) eraman ditzakete edo, nahiago izanez, gero, irailean liburutegiak berriz ireki artean edukitzeko.

Errehabilitazio obra horiek eraikin guztia hartuko dute, sarreratik hasi, fatxadarekin jarraituz eta barruko aldean ere bai. Teresa Murga udalerrian eratuko diren kultur zerbitzu eta eraikin esanguratsuenen gunean integratzeko asmoa dago. Hori horrela, Lomiñoneko Kultur Etxea, Musika Eskola eta Haurtzaindegiko eraikinekin bat jartzeko obrak dira hauek, horiek guztiak osatzen duten gune kulturalaren barne txertatzeko xedez.

Fatxadaren obra hau udan egingo da bazkide, erabiltzaileei eta oro har, herritarrei, ahal den eragozpenik gutxiena sortzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat