Santixauak 2006: gaur joko gehiago eta kontzertua

19.07.06
Kultura eta Gazteria

Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘kuboen’ proba eta soka-tirako finalak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan. Gauean, Leo Minax kantari brasildarrak kontzertua emango du Valdespinako Markesaren parkean. Saioa hamar eta erdietan hasiko da. Emanaldi hori ‘Komite Internazionalistak’ antolatu du.

Bihar, ‘Umeen eguna’

Bihar umeek izango dira nagusi herriko jaietan, egun osoko ekitaldiak haientzat izango baitira. Egunari hasiera emango zaio goizeko hamar eta erdietan, buruhandien irteerarekin. Hamaiketan umeentzako parkea irekiko plazan eta eskulanak egiteko tailerrak antolatuko. Elementu puzgarriez osaturiko parkea goizean eta arratsaldean erabili ahal izango da. Arratsaldeko bostetan txokolate-jana izango da eta, bi ordu beranduago, ETBko ‘Betizu’ programako taldeak emanaldia emango du plazan. Ikuskizuna ‘Betizuak izar artean’ titulatzen da. Eguna Txuma Murugarren kantariaren kontzertuarekin amaituko da. Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da Valdespina Markesaren parkean. Emanaldia,’Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean