Emakumearen Topalekuak hiruhilerako jarduerak ezagutarazi ditu

12.09.06
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak iragarri berri ditu udaren ondoren, urteko azken hiruhilabeterako prestatu dituen jarduera eta ikastaroen bilduma. Jarduera gehienetan emakumearen errealitate ezberdinak lantzen jarraituko dute. Formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne hainbat ikastaro eta tailer eskaintzen dira, iraupen eta eduki ezberdinekoak. Horien artean, aipatzekoa da 24 ordutan landuko den ‘Feminismoaren historia’ mintegia deritzana. Modulu horretan “emakume mugimenduen historia eta horiek eginiko aldarrikapenak” aztertuko dira. Horretan, gizarte-ordena aldarazi eta irauli zuten protagonisten ekarpenak eta ideiak gogoraraziko dira.

Hiruhileko honetarako ere bi ikastaro proposatzen dira. Lehenengoa ‘emakumeen begiradak hedabideekiko’ titulua darama. Bigarrena, Emakumeen nortasuna eta subjetibotasuna titulukoa da. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute. Ikastaro horietan parte hartzen duten emakume unibertsitarioek kredituak eskuratuko dituzte. Azkenik, hegoaldeko emakumeen errealitatea izeneko tailerra ere jorratuko da, horrek 20 ordu iraungo ditu. Hamar saioetan emango da, hamabostean behin. Azkenik, hiruhileko honetan ere autodefentsako ikastaroa eskainiko da, nahi duten interesdunentzat. Izen-emateak 5 euro balio du.

Hiruhilabeteko honetarako proposamenen artean ere, kultur txangoa aurreikusten da, oraindik ere zehazteke dagoen egunean. Jarduera horietan parte hartzeko izena eman eta inskripzioa ordaindu behar dira. Kaleratu den programan beste hainbat proposamen ere jasotzen dira, besteak beste, hitzaldiak, zine emanaldiak, erakusketak, eta abar… Azken hauek dohainekoak izango dira eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Argibide gehiago jaso dezakezue udalaren web gunean, gizarte ekintza atalean eta honen barne emakumezkoen aukera berdintasunari zuzendua epigrafearen barne. Halaber, 943 17 10 30 telefonoan edo Emakumearen Topalekuaren egoitzan bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara