Lanbidea berrindartzeko jardunaldia
Udal liburutegiko lankideek artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako langileen lanbidea berrindartzeko jardunaldi estrategikoan parte hartu dute. Jardunaldi hori ALDEEk (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio zentroetako profesionalen Euskal Elkarteak) antolatu du eta Bilbon ospatu izan da orain egun batzuk. Jardunaldi hori aurrera ateratzeko laguntza eman dute Bilboko udalak eta Eusko Jaurlaritzako kultura Sailak.
Jardunaldiaren helburu nagusiena profesionalen topagunea izatea izan da, Euskadiko Autonomi Erkidegoan. Jardunaldiaren bidez antolatzaileek lanbideari dagokionean partaidetza aktiboa sustatu eta enpresa eta erakundeetan presentzia handiago eduki nahi izan dute. Halaber, profesionalen arteko harremanak eta sendotu nahi izan dituzte, ez bakarrik erkidegoko langileen artean baizik eta beste lurraldetako kideen artean ere bai, esperientziak trukatu eta estrategiak konpartitzeko.
Jardunaldiak parte hartze handia lortu du. Egunean zehar, alde teoriko eta praktikoa landu ziren. Azken honetan epe motz eta ertainera jardun daitezkeen lan-ildoei buruz eztabaidatu zen hiru tailerretan, kasurako, trebakuntzari, informazioko teknologiei eta lan-maila eta egitekoei buruz. Esandakoaren arabera, partaideek lanbidearen alde lan egiteko prest daudela ondorioztatu dezakegu eta, besteak beste, banatze-zerrenda bat sortzeko konpromisoa hartu zen, interesa dutenen komunikatu ahal izan daitezen.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere