Oroipen atsegin eta ahaztezina

26.09.06
Erakundea

“Oso oroipen atsegin eta ahaztezina”. Hitz horiekin laburbildu du orain egun batzuk Kordobako Guadalquivir Goiena zonaldea bisitatu duten berrogeita hamar ermuarrez osaturiko taldeak. Bidaiarien buru Carlos Totorika alkatea joan da eta honekin batera bere taldekide diren beste hainbat politikari. Taldea anitza izan da eta, besteak beste, herrian egoitza duten kultur zentroetako kideez, dantza eta kirol taldetakoez osatutakoa. Horien artean Jesús María Pato Losada lankidea Pato I.a goitizenez ezaguna den harri-jasotzailea egon da, erakustaldia eskaintzeko. Azken honek egindako lana bertakoei azaldu eta kontatzeko, Ziriako Ortiz de Zarate herri-kiroleko irrati esatari ospetsua ere bertan egon da. Bestalde, Txindurri txistu eta dantza taldeko lau dantzarik ere han izan dira, dantza-saioa egiteko.

Taldea Bujalance izeneko herrian egon da ostatua hartuta, nahiz eta bidaia Guadalquivir Goieneko mankomunitateak antolatu izan. Mankomunitate horren barne zazpi udalerri daude eta horren kideon izenak alfabeto-ordenari jarraiki ondorengoa da: Adamuz, Cañete de las Torres, El Carpio, Montoro, Pedro Abad, Villa del Río eta Villafranca. Taldeak bidaiari hasiera eman zion ostegun gauean, autobusa Zeharkaleko geltokian hartu eta gero. Buelta igandean egin zuten iluntzerako Ermuan zeudelarik. Laburbilduz, berrogeita zortzi orduko bidai bizia izan da, ekitaldiz jositako agenda izan duena. Betetako egitarauan azpimarratzekoa dira Bujalance herria jaietan eta ferian egon dela; Alcazaba gaztelua eta ‘Manolete’ toreroaren eta Matías Prats kazetariaren museoak bisitatu dituztela, besteak beste. Hortaz, adierazi digutenez esperientzia oso aberasgarria bizi izan dute.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian