Kultura ministroak Ermuko liburutegiari nazio saria eman dio

27.09.06
Udal Liburutegia

Kultura ministroak estatuko 50000 biztanlera arteko udalerrietan ‘Irakurzaletasuna dinamizatzeko VIII. Kanpainaren’ sariak banatu zituen atzoko egunean. Sarien banaketa Liburutegi Nazionalean egin zen, Madrilen. Ermuko alkate Carlos Totorikak zortzigarren edizio horretako lehen saria jaso zuen Carmen Calvo ministroaren eskutik. Sari horrek 15.000 euro ekarriko dizkio liburutegiari, bibliografia-funts gehiago eros ditzan. Kanpaina Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak (FEMPek) elkarlanean deitu dute, Coca-cola enpresaren laguntzarekin.

La ministra de cultura entrega un premio nacional a la biblioteca de Ermua

Ermuko liburutegiak 2005 urteko lehen saria jaso du, dagokion kategorian, urte horretan irakur zaletasuna sustatzeko aurkeztu zuen proiektugatik. Proiektu horren izenburua ‘Imaginazioa eta zoramenaren artean, irakurketa jorratuz” izan zen. Izenburu hori jarri zitzaion Frida Khalo artistaren eta ‘On Kixote’ pertsonaiarengatik, horiek izan baitziren protagonista nagusiak urteko jarduera eta ekintza ugaritan. Bigarren saria, 9.000€koa, Salas de los Infantes herriko (Burgos) liburutegiari esleitu zaio eta hirugarrena, 6000 €koa, Turón (Mieres, Asturias) eta Navarrete (La Rioja) herietako liburutegiei eman zaie, hurrenez hurren. Aipatu herrietako liburutegi horiek esleitutako diruaz gain, haur eta gazteentzako liburuak jaso dituzte, bibliografia-funtsak handitzeko.

Sariak banatzeko ekitaldian bertan ministroak Irakur zaletasuna sustatzeko kanpainaren bederatzigarren edizioa aurkeztu zuen. Kanpaina horrek izango duen berrikuntzarik behinena izenez aldatuko dela da. Hemendik aurrera, ‘Irakur zaletasuna sustatzeko María Moliner kanpaina’ deituko da. Sari ekitaldian, ondokoak egon ziren: Carmen Calvo ministroa, Manuel Pérez Castelló, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioren (FEMPeren) kultura Batzordeko presidente eta Albaceteko alkatea, eta Pedro Antonio García, ‘Coca Cola’ Fundazioko presidentea.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat