Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

09.03.26
Udal Liburutegia
Gizartea
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin

Datorren larunbatean -martxoaren 14an- Liburutegiak antolatutako euskazko “Arratsaldean kontu kontariipuin kontatze saioa izango da. Ipuin saioaren izenburua “Zazpi loreen ipuina” da eta 2017 eta 2022 urteen artean jaiotako umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Lur Usabiaga izango da.

Ipuin kontatze saioa Liburutegian izango da, arratseko 17:30etan eta sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza, astelehena, martxoaren 9tik aurrera 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppa (https://wa.me/34943179212) edo mezua , biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora, haurraren izen-abizenak eta jaiotze-data adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Haurren kontzentraziorako giro egokia bermatzeko, saioa hasi ondoren ez da bertaratzeko aukerarik egongo; horregatik, puntualtasunez heltzea gomendatzen da.

Ipuin kontaketen helburua irakurtzeko gustua sustatzea da, aldi berean hizkuntza garapenean, entzumen aktiboan eta emozioen ulermenean lagunduz. Gainera, sormena eta sozializazioa sustatzen dituzte giro ludiko batean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako