Monty Python taldearen sketchik onenak

10.11.06
Kultura eta Gazteria

“Yllana & Imprebis” antzerki taldeek umorezko ikuskizuna aurkeztuko dute gaur gauen Zineman, 22,15etatik aurrera. Antzezlanak " Monty Phytonen sketchik onenak" titulatzen da. Muntaia Santiago Sánchezek zuzentzen du. Obran parte hartzen duen boskoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Carles Castillo, Antonio de la Fuente, Diego Molero, Richard Collins-Moore eta Fernando Gil. Sarrerak 8 € balio du.

Monty Python talde britainiarra da, 60 eta 70. hamarkadetan ingelesen ideosinkrasia umorearen bidez bildu eta landu zuena. Entzute handia lortu eta oso ospetsuak egin ziren, batez ere, ‘Monty Python’s Flying Circus’ (Monty Pythonen zirku ibiltaria) izeneko telebista-saioari esker. Telebista-saio horrek sketch laburrak aurkezten zituen, askotan kritika sozial zorrotza erantsiz eta gehienetan umore surrealista eta absurdoan oinarriturik.

Taldea umore absurdoaren ordezkaririk behinena izan zen, benetan maisu, surrealismoa eta ateraldi gatzdunak lantzen. Taldea debekatuta egon zen Espainian eta arrakasta izugarria Portu zuen bere telebista-saioei eta ‘La vida de Brian’ edo ‘El Sentido de la Vida’, besteak beste, filmei esker. Taldeak jarraitzaile asko lortu du mundu zabalean eta, gure herria ez delarik horretan salbuespena izan, horregatik antzerki talde eta komiko ugariren iturri izaten jarraituz. Gaur gabeko emanaldia paregabeko aukera da, Monthy Python taldearen onenaz gozatzeko, gazteleraz eta azpititulurik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz