Toki-garapenaren astea gaur hasi da

20.11.06
Ekonomi Sustapena

Ermuko udalak urtero antolatzen duen Toki-garapenaren eta ekintzailearen astea gaur hasi da. Jarduera gaurtik ostiralera bitartean gauzatuko da, bost egunez. Ekimena Sustapen Ekonomikoa, Enplegu eta Trebakuntza sailak antolatu du, Europako Fondo Sozialaren laguntzarekin. Gaurko egunerako iragarrita dauden jarduera kondoko hauek dira:

Goizeko saioa:

  • 10:00etatik-11:00etara: IZARRA Enpresa-ekimen zentroan dagoen enpresa-mintegiaren ateak zabaltzeko eguna.
  • 11:00etatik-12:00etara: TAILERRA (Izarran): Enpresa sortu eta arrakasta izateko modua.

Arratsaldeko saioa:

  • 16:00etatik-18:00etara: TAILERRA (Emakumearen Topagunean): Emakume ekintzailea. Saio honetan haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duten guztientzat.

Bestalde, berrikuntzari buruzko Toki-garapeneko jardunaldiak asteazken eta ostegunean egingo dira. Horietan berrikuntzaren eragina aztertuko da hala administrazioaren eremuan nola toki-garapenaren enpresen sorkuntzan.

Norbait parte hartzeko interesa badu, oraindik garaiz dabil, izena-eman ahali zango baita biharko ordu batak bitartean. Horretarako interesdunak jlorenzo@udalermua.net helbidera idatzi edo 943-17.91.51 telefono zenbakira deitu behar du eta bere datuak eman.

Ikasleak irakasleen azalpenak entzuten.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak
Imagen
06.07.26
EmakumeEkin: emakumeen lidergoko adibideak enpresan

Ermuko alkateak hasiera emango dio ekitaldiari