Emakumeenganako biolentziaren kontrako kontzentrazioa

23.11.06
Berdintasuna

Ermuko udalak herritarrei dei egin die kontzentratu daitezen emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean. Kontzentrazioa datorren larunbatean, azaroaren 25ean, eginen da, Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko 7etan. Udaleko Bozemaileen Batzordeak ‘Berdinsareak’ bultzatu duen adierazpen instituzionala bere egin eta onartu du. Adierazpen hori bando batean jaso eta portaletan jarriz hedatu da herrian. ‘Berdinsarea’k, udalak eta emakumearen udal kontseiluak kartelak ere argitaratu eta zabaldu dituzte eta, baita ere, postalak deia egiteko. Kartelek jasotzen duten leloa ondokoa da: ‘Gizon guztien artean, emakume guztien artean, aldaketa guztion esku dago’. Txartelek berriz, ‘gure partaidetza eta gure konpromisoa behar beharrezkoak direla’ adierazten dute. Berdintasunaren alde gauden gizon eta emakumeok, emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudela adieraziz. Txartel horrek herriko Emakumearen topalekuak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuen berri ere ematen du, esaterako aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa edota babes etxea.

Adierazpen instituzionala

Bozemaileek onartutako testuak jasotzen duenez ‘tokiko esparrutik, eraginkortasunez lagundu behar diegu etxean tratu txarrak, sexu erasoak edo indarkeria sexistaren beste edozein forma jasaten dituzten emakumeei’. Bestalde, fenomeno horri ‘erantzun instituzional eta sozial oso eta koordinatua’ eman beharra dagoela esaten da, onartezina delako ‘bakoitzak bere aldetik eta modu partzialean jarduten’ jarraitzea,’egiturazkoa eta dimentsio askotakoa den fenomeno horren aurrean’.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda