Ikasteko gela berria hirigunean

29.11.06
Udal Liburutegia

Ermuko ikasleek ikasteko gela berria eta hirigunean bertan edukiko dute ostiraletik aurrera. Udal liburutegiak eta Eskolabarri ikastetxeak aukera berri bat eskainiko dute abenduaren 1etik aurrera, ikastetxeak eskola ordutik kanpo gela bat uzteko akordioa eta elkarren arteko lankidetza lortu eta gero. Gela hori ikasteko bakar-bakarrik erabili ahali zango da, astelehenetik ostiralera bitartean arratsaldeko sei eta erdietatik gauerdira bitartean. Asteburuetan ere zabalik egonen da, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Akordio eta neurri horren xedea da, ahal den heinean, bazkide eta erabiltzaileek jasaten ari diren eragozpenak murriztea, zerbitzua itxita jarraitzen duela gogorazi behar baita, fatxada errehabilitatzeko eta sarrera berriak egiteko lanak direla-eta.

Areto berri horrek, hirigunean bertan zertxobait eskaintzeko zerbitzuan jasandako eskariei erantzun nahi die. Gainera, aretoa erabiltzeko ordutegia dezente luzatuko da, aukera hori erabiltzen duten ikasleek hemendik gutxira izango dituzten azterketak presta ditzaten. Eskolabarri ikastetxeko gela hori zabalik egonen da, liburutegiko obrak amaitu bitartean. Dena den, gauerdiraino zabalik egongo da azterketak bukatu artean. Orain arte Ongaraiko institutuan erabili izan den aretoak, bihar bertan, hilaren amaierarekin, itxiko ditu ateak.

Liburutegiaren zerbitzuko arduradunek esan digutenez ‘eskerrona’ agertu behar diogu Eskolbarri ikastetxeari, laguntzeko prest egon delako. Horien esanetan ‘aldibaterako lokala bilatzea Ermuan ez da erraza, ez baitaude egokirik, ez eta baldintzak betetzen dituztenik''.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez