Irakurketa eta berdintasuna, irakurketa eta ekitatea
Isabel Gonzalez lankideak izenburu hori jarri zion Liburutegien III. Nazio Kongresurako prestatu zuen txostenari. Udal liburutegiko lankideak, irakurketaren bidez berdintasuna lortzeko asmoz Ermuan, oro har, eta liburutegian, zehatz-mehatz, egiten diren jardueren berri zehatza eman zuen. Hitzaldian esan zuenez, “elkartegintza eta emakumeen aldeko aldarrikapenari esker Ermuak Aukera Berdintasunerako lehen saila eta Berdintasunerako I. Toki-plana indarrean eduki zituen 1995ean, hori lortzen Euskadiko lehena izanik. Gonzálezek gehitu zuenez, “justizia eta berdintasuna gizartean sustatzeko eginkizun eta erantzukizun hori herriko liburutegiak ere bere egin nahi izan du, generoaren ikuspuntua bere lan-jardunean txertatuz. Ikuspuntu hori, besteak beste, erabiltzaileen prestakuntzan, irakurzaletasuna sustatzeko jardueretan eta liburutegiaren beraren hedapenean kontutan hartzen dutelarik. Hori horrela, generoaren ikuspuntua, besteak beste, ondoko eginkizunetan barneratu dute, “liburuen erosketan, planteatzen diren ekimenen ebaluazio eta estatistikaren kudeaketan, eta beste erakunde eta elkarteekin elkar lanean egindakoetan ere bai”.
Gonzalezek bere hitzaldiaren hasieran ondokoa esan zuen “Ermua gogora ekarrita, gizartearen mobilizazioa gogoratzen da. Baina ezaugarri hori ez da berria. 70 hamarkadaren hasieratik herriaren ezaugarrietako bat elkarte ugari eta horiek oso bizi indartsuak izatea da. Elkarte horien artean oso esanguratsu izan da emakumeena. Hori 70. hamarkadaren hasieran sortu zen eta bere aldarrikapenak eta lanak udal erakundeetan ere ondorioak izan zituzten’. Jarraian eta hainbat adibideez bitartez, egun gauzatzen dituzten jardueren berri eman zuen, besteak beste, ondokoak zerrendatuz: emakumeen topalekuan duten irakurketa puntu berezitua, irakurketa eta ikus entzunezkoen gidak, liburutegia hedatzeko eta kudatzeko barneko lanak, osasun zentroa, etorkinak edo Saharan liburutegi bat zabaltzeko eskaini duten laguntza’.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko