Ezberdintasunak, aberastu egiten gaitu

12.12.06
Udal Liburutegia

‘Ezberdintasunak aberastu egiten gaitu’ titulua du Ermura etorri berri den erakusketa ibiltariak. Erakusketa hori Anthony Brownek idaztitako ‘tunela’ liburuan oinarrituta dago. Erakusketa Zinemako sarreran jarrita dago eta bertara herriko ikasleak joango dira bisitaldi gidatu eta hitzartuetan. Ekimenak oinari duen ipuin eta liburua ezagutarazi nahi ditu eta irakurzaletasunean eragin, generoaren ikuspuntu batetik.

Erakusketa hori Gijoneko Udal Kultura Fundazioak utzi du. Erakusketan Anthony Brownen liburuko hemeretzi marrazki edo ilustrazio jaso dira, beste horrenbeste koadrotan. Irudi horien bitartez generoen arabera banandutako rolak erakusten dira, anai-arreba batzuen bitartez. Anthony Brownek Andersen saria jaso du marrazki horiengatik. Erakusketan ipuinean agertzen den tunela ere erreproduzituta dago, hainbat jarduera osagarritan erabiliko baita.

Haurrak margotzen

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasle guztiek eskola ordutan gidaturiko bisitaldia egiteko parada izango dute. Bisitaldiei amaiera emango zaie datorren ostiralean, abenduaren 15ean. Bisitak begirale batek gidatzen ditu eta bertan ipuin kontaketa saioa ere egoten da, ikus-entzuleei egokitutakoa adinaren arabera. Amaitu aurretik banakako eta taldeko beste hainbat jarduera ere egin ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Ekimena batez ere haurrentzat den arren, helduok ere aukera izango dugu parte hartzeko. Bihar asteazkena, arratsaldeko 6etan, Mari Langer Talde Garapenerako hitzaldia eta tailerra egingo dira. Gizon eta emakumeak, elkar ulertzea posible da. Ostegunean, abenduaren 14an, Urtxintxa elkarteak ere tailerra emango du, Ipuinetan jasotzen diren estereotipo sexistak azaltzeko. Jarduera horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko joan Emakumearen Topagunera edo udal liburutegira (udaletxeko behe solairuan).

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko