Irakurle -sutsuendako- lehiaketa

17.01.07
Udal Liburutegia

Sei urtetik hamaseira bitarteko gazteek sariak jasotzeko aukera izango dute, irakurle sutsu eta handiak izan eta liburutegira sarri joaten direla kreditatuz gero. Liburutegiko erabiltzaileek liburu kopuru zehatz bat irakurri beharko dute, opariak eskuratu ahal izateko. Liburuok irakurtzeko epeak jarriko dira, lehena martxoaren 29an bukatuko da eta, bigarrena, ekainaren 15ean. Ekimen hau udal liburutegiarena da, irakur zaletasuna sustatu eta areagotzeko xedea duena. Lehiaketari ‘megairakurleak’ izena jarri izan zaio eta erabiltzaileek liburutegian autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak aukeratzen.

Lehiaketaren oinarriak hiru maila aurreikusten ditu. Lehenengoan, lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak sartuko dira. Hauek sei liburu, gutxienez, irakurri beharko dituzte eta horietatik hiru euskarazkoak beharko dute izan. Bigarren taldean, lehen hezkuntzako 3 mailatik 6era arteko ikasleak sartuko dira. Hauek, lau liburu gutxienez irakurri beharko dituzte eta erdiak euskaraz beharko dute izan. Hirugarren eta azken multzoan, DBHko ikasleak sartuko dira, zeintzuek hiru liburu irakurri beharko dute eta horietatik 1 euskaraz izan beharko du.

Parte hartu nahi duten guztiei liburutegiak agenda bat emango die. Horretan, irakurketa bat amaitzen duten bakoitzean alearen datuak jarri eta zigilua bildu ahal izango dute. Liburua amaitutakoan parte hartzailea liburutegitik pasa beharko da, alea benetan irakurri duela egiaztatzeko eta zigilua jasotzeko. Maila bakoitzeko proposamen guztiak irakurri eta gero, parte hartzaileari bale bat emango zaio.

Lehiaketak irakurtzeko proposatzen dituen titulu guztiak udal liburutegian daude. Lehiaketako sariak apirilaren 2an eta ekainaren 20an banatuko dira. Aurtengo ikasturtea amaitzerakoan, kategoria bakoitzean liburu guztiak irakurri dituztenek udal liburutegiak luzatutako ‘megairakurlearen’ diploma eskuratuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko