Ermua K.E.ak web-gune berri eta propioa du

26.01.07
Erakundea

Ermua Kirol Elkarteko futbol sailak web-gune propio eta berria estreinatu du gaurko egunean. Web-gune horrek diseinu erakargarria eta erabilerraza du. Elkarteak tresna berri hori lortu du, udal honen laguntza teknikoa bete-betean jaso duelako. Elkarteak horrelako tresna duen lehen eta estreinako aldia da, amaraunean presentzia izatea ziurtatuko dioena. Web-gune berri honen xede nagusia elkartea osatzen duen talde guztien, zaletuen eta futbola kirolaren irudi positiboa zabaltzea da. Ermua Kirol Elkartea une honetan Batzorde Zuzentzaile batek gidatzen du, zeinak tresna eta hedabide berri hori ezartzearen aldeko apustu sendoa egin duena. Batzorde Zuzentzaileak elkartearen jarduerak herrian hedatu eta ahalik eta herritar kopururik handienari helarazteko helburua du.

Ermuko Udalak konpromiso sendoa hartu eta bere egin du herriko kirol elkarte federatuei interneten web gune bat izatearen helburua. Ermua K.E.aren web-gune hori jomuga handiago baten zatia besterik ez da. Horren atzetik, herrian federaturik dauden gainerako kirol taldeenak etorriko baitira; hots: emakumeen eskubaloi taldea, ‘Bruesa-BM Ermua’ izenekoa, areto-futboleko Santixauak kirol elkartearena eta, azkenik, saskibaloi taldea, ‘Ermua-Basket’ izenekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako