-Sens-acciones- muntaiaren erakusketa

06.02.07
Kultura eta Gazteria

Hitz joko esanguratsu hori titulu moduan jarri zaio inauguratu berri dugun Lobiano Kulturgunean zabaldu berri den lehen erakusketari. Erakusketa hori ohiko konbentzioetatik at dago eta bertan ikus-entzunezko produktu bitxi bat eskaintzen da. Ikus-entzunezko produktu horrek pintura eta argazkiak bezalako arte plastikoak uztartzen ditu musika eta ordenagailuekin batera. Erakusketaren helburua bertaratzen diren pertsonak proposatu eta ikusitakoaren bidez sentsazio ezberdinak jaso ditzatela da. Muntaia Natalia Arrieta ermuarrak eta Rosa Basora durangarrak prestatu dute. Biak udal pintura eskolako irakasleak dira, zeina eraikin berrira aldatu den. Erakusketa hori ikusgai egonen da otsailaren 16ra bitartean. Bisita ordua arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean da, astelehenetik ostiralera bitartea. Aste bukaeretan ez da instalazioa zabaltzen.

Lobiano Jauregiaren sarrera

‘Sens-acciones’, ingurunean jasotako zenbait sentsaziok, hurbiltzen den ikuslearengan eragina izan nahi duen proposamen artistikoa da. Itzala, erakusketaren oinarri eta gida dena, metafora bisual bezala aurkezten da, bere gabezia edo presentzia izaera bikoitzak, esparru kulturalean dugun zeresana zalantzan jarriz. Intimoak eta egunerokoak, onirikoak eta errealak, espazio inguratzaile batean bat egiten dute, non ikuslea lanaren parte den eta lana, berarekin batera garatzen den.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean