Aukera Berdintasunerako sailak ‘NahitA’ argitaratu du

08.02.07
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako udal sailak ‘NAhitA’ izenburua duen aldizkari berri bat argitaratu eta banatu du herrian. Lehen ale horrek zero zenbakia daramana eta aurreko astean aurkeztu zen. Sailak urtean lau ale argitaratzeko asmoa du, hau da, hiru hilean behin. Aldizkariak euskaraz eta gaztelerazko testuak ditu, bere formatua kuartila eta lau orrialdekoa da. Orrialdeotan berdintasunari buruzko artikuluak daude eta sailak berak eta bere organo eta lan-taldeetan parte hartzen duten eragileek gauzatzen dituzten jardueren berri baita ere. Lehen orrialdean editoriala dator eta bertan 2007ko urte zoriontsu eta igualitarioa opatzen zaizkigu ermuarroi. Editorial horretan esaten da, Urte berriarekin batera ‘NahitA’ datorrela, zeina zure eta gure ahotsa izan nahi duen aldizkaria den, berdintasunaren alde lan egiteko Ermuan izango dugun hedabidea’.

Proiektu berri horrek poz handia eman dio sailari, honen ustez ‘aurrerapauso handia delako gizarte gero eta justu, solidario eta igualitariago baten aldeko lanean’. Aurrerago esaten da, hemendik aurrera ‘doako argitalpen honen bitartez aukera bat gehiago izanen dugula elkarren berri izateko hiru hiletik behin eta aldizkari egiten laguntzera animatzen zaituztegu guztioi’. Editorialean bertan jasotzen denez, ‘ez dugu pentsatu behar aldizkari hau emakumeentzat soilik denik, gizonek ere informazio eta hausnarketa interesgarriak aurkituko dituzte; berdintasuna gu guztion zeregina baita’.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du