Gaurko zine-klubean, komedia espainiarra proiektatuko

15.02.07
Kultura eta Gazteria

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ elkarteak espinian filmatutako komedia musikala dakar gaurko zine-klubeko saiora. Emanaldian, "¿Por qué se frotan las patitas?" tituluko luzemetraia proiektatuko da. Filma iazkoa da, Álvaro Beginesek zuzendu zuen eta 105 minutu irauten ditu. Parte hartzen duten aktoreak ondoko hauek dira: Lola Herrera, Raúl Arévalo, Antonio Dechent eta Carlos Álvarez-Novoa. Pasea Ermua Zineman izanen da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Luisen ondotik alde egiten dute bere bizitzako emakume guztiak batera eta egun berean: alaba, emaztea eta ama. Azken horrek ihes egiten du etxetik, okupa talde batekin. Alaba okupa horietako batez maiteminduta dago eta okupa horren aita bere amaren maitalea da, isilpean. Luisek detektibe xelebre bat kontratatzen du, senide guztiak aurkitzen laguntzeko. Bikoteak, senideko kide guztiak aurkitzen ditu Sitges herriko Garraf hondartzan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz