‘Eguen Zuri’ko egun ikusgarria

16.02.07
Kultura eta Gazteria

Ikusgarri eta beroa suertatu zen atzoko ‘Eguen Zuri’ eguna Ermuan. Orbe Kardinalaren plaza herritarrez eta ikaslez bete zen, batzuk ikuskizuna ikusteko eta besteek hartan parte hartzeko. Eguraldia lagun izan genuen eta, behar bada larregi, eguzkitan ezin baitzen geldirik egon. Oilarraren jokoa ordu t’erdi inguru iraun zuen, parte hartzaileei kosta egin zitzaielako saski saridunera arte ailegatzea. Oilarraren figura hurbildu egin zuten antolatzaileek, ibilbidea motzago eta errazago egiteko. Oilarra ukitu zuen lehen ikaslea, jokoa hasi eta ordu bete pasatxoan heldu zen jomugara. Horrek bidea ireki eta ondorengoek azkarrago lortu zuten, lehenengoa heldu zenetik hogei bat minutura. Irabazleek sari moduan zeramikako oilar eta eskola materiala erosteko 30 euroko bale bana eskuratu zuten.

Saritutakoen zerrenda

Alex Cabo, 7 urtekoa eta Ongarai Eskolako ikaslea.
Asier Barreira, 10 urtekoa eta Sallabente Eskolako ikaslea.
Adrián Vázquez, 10 urtekoa eta Eskolabarri ikastetxeko ikaslea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz