Udal liburutegia UNESCOri lotu zaio

19.02.07
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegia UNESCO erakundeari lotu berri zaio, eta lotura hori egiten duen Euskadiko lehenengoetariko liburutegia izan da. UNESCO, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea da. Gure liburutegiak, hori horrela dela eta elkartutako liburutegien sarean dagoela ziurtatzen duen ziurtagiria jaso berri du. Aipatu ziurtagiria UNESCOko zuzendari nagusiak, Koïchiro Matsuura jaunak, sinatu du.

Elkartutako Liburutegien sarean parte hartzeak ondokoa esan nahi du; gure liburutegiak betetzen dituela UNESCOk ezarritako jarraibideak. Jarraibide horien artean ondorengoak ditugu: kulturen arteko elkar hizketa eta kultura anitzen arteko ekimenak sustatzea, eremu urriko kulturen berri hedatzea eta nazioarteko arazoak kontutan hartu daitezela areagotzea.

Elkarketa horrekin nazioartean elkar ulertzearen alde lan egiteko eta jarduerak garatzeko konpromisoa hartu udal liburutegiak eta, beste herrialdeetako liburutegiekin, UNESCOren beraren programa eta helburuak ezagutu daitezen lankidetzan jarduteko.

Azken urteetan udal liburutegiak Ermuan elkarbizitza eta kulturen arteko harremanak lantzeko hainbat ekimen jarri ditu martxan (Eztabaida, elkarbizitzaren oinari, Nik neuk ere, kontatzen dut, eta abar…). Gobernuz Kanpoko Erakundeekin ere lankidetza bideak eta harremanak ditu, herrialde horietara materialak bidaltzeko eta beren liburutegiak aholkatzeko. Materialak ere hainbat hizkuntzetan eskaintzen ditu: esaterako, liburu eta ikus-entzunezkoak (arabieraz, portugesez, alemanez, txinoz, errusieraz, eta abar…) edo UNESCOk plazaratutakoak.

Informazio gehiago.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez