Trenbide zerbitzua normaltasunez dabil
Eusko Tren sozietate publikoak eskaintzen duen trenbide zerbitzua, jada normaltasun osoz prestatzen dihardu Ermuan. Bilbo eta Donostia hiriburuak lotzen dituen zerbitzuak eta baita Ermua eta Eibarren arteko tranbiak hainbat gorabehera jasan dituzte azken asteburuan, trenbidea Ermuan moztu egingo baita obrak egin ahal izateko. Gorabehera horiei aurre egiteko Eusko Trenek autobusak erabili ditu eta ibilbide batzuetan geltokietan aldaketak egin izan ditu, bidaiariek igo eta jaitsi zitezen. Obra horien bidez trenbide azpitik bi pasabide berri egin dira asteburu honetan. Lanak aurreikusi bezala gauzatu dira, euri asko egin duen arren. Hori horrela, gaur goizean bertan zerbitzuari normaltasun osoz ekin zaio.
Egin berri den lehen pasabidea pertsonentzat izango da eta horren bidez geltokira iritsi ahal izango da. Bigarren trenbide azpiko pasabidea automobilentzat izango da eta horri esker Izelaietako bide berria 634 errepide nazionalari lotuko zaio San Antonio parean. Bigarren horri esker, hiri gunean dagoen trenbide-pasagune langaduna ezabatu ahal izango da. Obrei ostegun gauean ekin zitzaien eta gaur goizaldera bitartean mantendu dira jarraian, inolako etenik gabe, hau da gau eta egunez lanean izan dira.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
