Emozioa eta herrimina sarearen bidez

28.02.07
Erakundea

Berrogeita hamar pertsona bildu zen bart Bujalance eta Ermuko udalen arteko bideo-hitzaldia jarraitzeko. Estreinakoz egiten zen ekimen berri hori, oso atsegina suertatu zen. Ermua eta Bujalance herriaren artean 792 kilometro daude. Hain urrun zeudenak ondo-ondoan sentitzeak nostalgia, herrimina eta, azken batean, emozio sentimenduak azaleratu zituen. Eta ez da gutxiagorako, fisikoki hain urruti dauden familia kide eta lagunek aldi berean eta batera elkar ikusi eta entzuteko parada izan zutelako, egungo aurrerapen teknologikoei esker. Esan bezala bi herriek elkarrengandik oso urruti daude, bat iparraldean eta bestea hegoaldean. Nolanahi ere, distantzia fisikoak ez zuen eragotzi, hainbat bizilagunek elkar besarkatzea bertan egongo bailira.

Mª Jose Yebras alkateordeak bere seme jaio berria, Karmelo, kamara lekuko zuelarik, aurkeztu zuenean komunikazioko une hunkigarrienetako bat gertatu zen. Lopezek zirrara sentitu zuela adierazi zuen, ‘erditu ondoren egiten zuen lehen agerraldia baitzen’. Aipamena ere merezi du, Ana izeneko andre edadetu baten parte hartzea, Ermura etorritako senideengatik galdetu baitzuen kamara ea mikrofonoaren aurrean. Edo konexio honi esker, elkar ikusi eta entzuteko aukera izan zuten hainbat senidek elkarri esandako hitzak.

Erakunde bien arteko ordezkariek eginiko saio hori beroa gertatu zen. Carlos Totorika alkateak zoriondu egin zuen bere homologoa den Rafael Cañete, ‘duela egun batzuk Andaluziako autonomi estatutua hobetu izanagatik’. Totorikak andaluziar guztiak ere zoriondu zituen gaurkoan komunitate hartako jai-eguna ospatzuko baitute. Alkateak egun on bat pasa zezatela esan zien’. Bujalanceko politikariak, besarkada bero bat bidali zien politikari ermuarrei, herriari eta handik etorritakoei. Ermuan dagoen Andaluziako kultur zentroak astebukaera honetan ospatuko du komunitatearen jai-eguna, egitarau prestatu baitu. Zentroko presidentea den Antonio Cantarerok horrela iragarri zuen konferentzian eta herritareei dei egin zien parte hartzera.

Paraje hartako bizilagunak iazko martxoan Ermura etorri ziren eta, hemengo ordezkari eta elkarteetako hainbat kidek, aldiz, irailean joan ziren Gualdalquivir garaiko eskualdera, lurralde haiek eta bertakoak ezagutzera. Taldeak eginiko bisisita horien ondorioz, elkarren arteko harremana sendotu eta areagotu besterik ez da agin. Atzokoa, harreman horren lekuko eta aurrerapauso bat izan zen, elkarrenganako enpatia handia agertu baitute.

Bideo-hitzaldia egin ahal izateko behar zen konexioa ondo joan zen, bertaratu zen batek baino gehiagok zalantza franko eta sinesgaitzat jotzen bazuen ere. Ekimena aurrera eta onik egin da komunikazio lanetan jarduten duen Sergio Diaz lankidearen ahalegin eta bere egoskorkeriari esker. Eta, noski ariaren beste aldean bere aina lan egin zuen honen lankide Paco Martinezi esker. Bikoteak teknikoki gauzatu ahal izateko bi programa informatikoerabili zituzten. Bideo-hitzaldirako skype deritzan programa erabili zuten. Programa hori libre eta doakoa da eta, horretan oinarritu zen konexioa eta ahotsaren transmisioa. Ermuarrek Bujalancera eginiko bidaian jasotako irudiekin editatutako bideo bi herrietan aldiberean ikusi ahal izateko Adobe Connet Professional izeneko programa erabili zuten. Programa hori ordaindu egin behar da eta udala aztertzen ari da erosi eta erabiliko duen ala ez. Oraindik ez da inolako erabakirik hartu, programaren ebaluaketa egiten ari baikara. Atzoko saioari amaiera eman zitzaion, Andaluziako himnoa kantatu eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik