Politikariak kasko eta katiuskekin, batzorde informatibora

09.03.07
Erakundea

Ermuko Udalbatzak obra publiko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolaren berri zuzena jasan zuen azken Batzorde Informatiboan. Bilera horretan Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko arduradun eta teknikari, hurrenez hurren, Rosalia Herrerak eta Hector Izagirrek, proiektuaren nondik norakoak eman zituzten. Ekimena batzordera eraman zen daukan garrantziarengatik eta parte hartzen ari diren ikasleek lan munduratzeko duten indize altuarengatik. Nolanahi ere, gaia ez zen ohi bezala jorratu, betiko txosten eta paper eta, ikus-entzunezko materialaz baino gehiago izan zen. Gaia aztertzeaz gain, gure ordezkari politikoek eskolako instalazioak, makineria eta praktiketarako gunea ikustera joan ahal izateko denbora gordeko zutela adostu zuten.

Esan eta egin. Gure herrian ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako zinegotziek hitzartutako egunean bildu eta ‘Izarrara’ joan ziren. Han geletako baliabide teknikoak ikusi zituzten, similagailu, maketa eta gainerako materialarekin batera. Azpiko tailerretan, mekanika, mantenu eta elementuak errekuperatzeko lanen inguruko lanaren berri jaso zuten. Bertan begiraleen azalpenak entzun zituzten eta ikasleekin egoteko parada izan zuten. Jarraian, taldea ‘Artamendira’ joan zen praktika errealak egiteko erabiltzen den gunea ezagutu eta makinak lanean ikusteko. Artemendiko pabilioian, politikariak segurtasun materiala jaso zuten: katiuskak, kaskoa eta txalekoa, argazkian ikus daitekeenez. Udalbatzako kideek pozarren bueltatu dira, esperientzia polita iruditu baitzaie, hurrengo batean ere errepikatzeko modukoa.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista