Bakarrik bizi eta seme-alabak dituzten emakumeentzako egonaldiak
Udaleko gizarte ongizate eta emakumearentzako zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta bere baldintzak Aldundiak kaleratutako 39/2007 Foru Dekretuan jasotzen dira. Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 56. alean argitaratu zen, iragan martxoaren 20an. Deialdi horri atxiki eta izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuetan (Komentukua kaleko bulegoetan) edo Emakumearen Topagunean (Izelaietako egoitzan) aurkez ditzakete eskariak, apirilaren 19a arte. Zerbitzu horietan inprimaki eredu ofiziala emango dizute eta hori betetzeko edo erantsi beharreko agiriekiko argitasunak eta laguntza ere bai.
Egitaraua honetan datza; Tarragonako probintziara aste beteko bidai egitea, egonaldian pentsio osoko erregimenean egonik. Bidaia doan izango da eta aurtengo ekainaren 25etik uztailaren 31ra arteko aldian egin beharko. Bidaiaren plazak zozketa bidez egokituko dira eskabidea aurkeztu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten emakume guztien artean. Zozketa ordenadorez egingo da, notarioa aurrean dela. Zozketa horretan informatikako pisuen sistema bat ezarriko da, aurreko urteetako deialdietan onuradun suertatu ez diren emakumeei mesede egiteko asmoz.
Interesatuek aurkeztu beharreko agiriak deialdia arautzen duen dekretuaren 3 ataleko laugarren artikuluan zehazten dira eta, laburbilduz, ondokoak dira: NANa, familia-liburua eta gizarte segurantzako kartilaren fotokopiak, erroldatze-ziurtagiria, INEMen lan bila egon izana frogatzen duen agiria, Errenta Aitorpena edo hori egin behar izatetik salbuetsita egotearen agiria eta, azkenik, ezkontza baliogabea izatea, banandu edo dibortziatuta egotearen epaia. Argibide gehiagorako jo gizarte ongizate zerbitzura Emakumeen Topagunera edota Aldundiaren Emakume eta familia zerbitzura. Zerbitzuon telefonoak ondorengoak dira, hurrenez hurren: 943 17 91 63 /943 17 10 30 eta 94 608 35 82 / 94 608 35 74.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu