Cristina Escuderok eskuratu du martxoko irakurlearen saria

27.03.07
Udal Liburutegia

Cristina Escudero Garcia gazteari egokitu zaio udal liburutegiak hilero esleitzen duen irakurlearen saria. Hamar urteko gazte honek azken ostiralean udal liburutegira joan zen eta materiala maileguan hartu zuen. Egun horretan hogeita sei erabiltzailek materialak atera zituzten liburutegitik eta lehiaketan parte hartze aldera beren datuekin fitxa bana bate zuten. Lan-jarduna amaitu eta liburutegia itxi aurretik bertako lankideek egin zuten zozketan martxoko irakurlearen saria Cristina Escudero Garcia, San Pelaio ikastetxeko ikasleari egokitu zitzaion. Gaztea atzokoan bertaratu zen liburutegian bere saria jasotzeko. Udal liburuzain Sara Gagok liburu eta asteburuko haurrentzako zine-saiora joateko sarrera bana oparitu zion, argazkian ikus dezakegun bezala.

Hileko irakurlearen jarduerak irakur zaletasuna bultzatzea du helburu eta, baita ere, liburuen mailegu zerbitzua piztea. Horrekin batera, zerbitzuko erabiltzaileak saritu egiten dira, beren zaletasunagatik.

Cristina Escudero gazteak saria Sara Gago liburuzainaren eskuetatik jasotzen duen unea

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez