Parte-hartzeak ia 8 puntu behera egin ditu, 2003koarekin alderatuz
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 8 puntu behera egin ditu, 2003koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %44,51 zela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.524 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.019 pertsonak bozkatu dutela. Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %52,90 zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.993 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.524 dira, hau da ia 450 pertsona gutxiago. Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapen bat besteri kez dira, oraindik ere bi ordu geratzen baitira kolegioak ixteko. Kolegioak itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte-hartzearen datu zehatza eta benetakoa.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako