Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

23.01.26
Berdintasuna
Erakundea
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan

Ermuko Jabekuntza Eskolak urtarriletik ekainera Emakumearen Topagunean eta herriko beste hainbat aretoetan egingo diren tailer, hitzaldi, kultur jarduera eta topaketa komunitarioen programazio berri bati hasiera emango dio. Hamar tailer, hitzaldi bi, topaketa, antzezpena, irteera eta ekitaldia. Proposamen anitz eta feminista honek autozainketan, autonomian, sormenean, memoria historikoan, osasunean, kulturan eta emakumeen arteko sareen eraikuntzan jartzen du arreta.

Programazioak iraupen luzeko tailerrak eta bakarreko saioak biltzen ditu, gaiei dagokionez hauek ondorengoak jorratzeko: autoestimua eta muga pertsonalak; plazera eta desioa klimaterioan; elikadura kontzientea; neskentzako autodefentsa; serigrafia errebindikazio-tresna gisa; autonomoak izatea etxeko konponketetan; artearen eta feminismoaren historia; sorginen memoria; arnasketa kontzientea edo ongizaterako adimen artifizialaren erabilera kritikoa.

Jabekuntza Eskola ikaskuntzarako, hausnarketarako eta topaketarako gune segurua

Horrez gain, partaide orokorrari zuzendutako hitzaldiak eta jarduerak programatu dira, hala nola, zientzia tailerrak emakume eta neska zientzialarien omenez, ikuspegi feministadun ikuskizun kulturalak, erakusketak, topaketa komunitarioak eta LGTBIAQ+ pertsonen eta emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko irteera kulturalak. Umore feministako ikuskizuna ere izango dugu, ‘Filipa Balbina’ren eskutik, zeinak historia egin zuten emakume pailazoak ezagutzeko aukera emango digun.

Jabekuntza Eskola ikaskuntzarako, hausnarketarako eta topaketarako gune segurua da, adin eta errealitate desberdinetako emakumeentzat pentsatua, berdintasunarekin, ongizatearekin eta parte-hartze aktiboarekin konprometitua. Jarduera guztiak metodologia parte-hartzaile eta irisgarri batetik diseinatuta daude, pentsamendu kritikoa eta elkarrekiko laguntza sustatuz.

Informazio gehiago eta izen-emateak

Izen-emateak zabalik dira. Jarduera guztietan aldez aurretik izena eman behar da, Emakumearen Topagunean bertan edo 943 17 10 30 telefonora deituz.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako