Malí herrialdea ezagutzera emateko saioa

31.05.07
Udal Liburutegia

Alfa izeneko gizona Mali (Afrika) herrian jaio zen, duela 31 urte. Ermura orain dela urtebete etorri zen bizitzera. Atzo arratsaldean munduko ipuin kontalarien saioan parte hartu zuen bere herriko hainbat gai eta kulturaren inguruan bitxikeria pilo bat kontatuz. Etorri berria den arren gazteleraz oso ondo mintzatzen da eta euskaraz ere zertxobait ikasi du. Hizkuntza biak uztartuz eta bere bihotz handia entzuleei erakutsiz atzo arratsaldean haren kontakizunak entzutera joan ziren neskatila eta mutikoak azkar baten bereganatu zituen. Bere jaioterriko zenbait musika instrumentu joz gain, abestiak kantatu eta ipuinak ere kontatu zizkien bertaratutako taldeari. Umeek jakin nahi handia erakutsi eta galdera zaparrada egin zioten. Honekin batera, Maai izeneko kide bat ere bertan izan zen, haien lurraldean kalabazaz eta ahuntz azalaz egindako gitarra antzerako instrumentuaz laguntzen. Saioaren amaieran guztiak gonbidatu zituzten larunbatean plazan ospatuko den kulturen arteko jaialdian parte hartzera.

Gaur arratsaldean saio berri bat izango da, kasu honetan, Bolibiari egokitu zaiona. Betiko lez, udal liburutegiko haurren gelan, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera.

 Saioaa bildutako neskato etamutikoak, Alfa eta Maai Malitarrrekin batera

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez