Ermuan ospatuko da Galiziaren XXII. Eguna Euskadin

14.06.07
Gizartea

Aste bukaera honetan Ermuan ospatuko da Galiziaren XXII. Eguna Euskadin. Milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, batez ere larunbat eta igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo da bai zer ikusi, zer jan eta zer entzun hiru egun horietan. Egitaraua hori Euskadin ditugun zentro galiziarren Ermandadeak antolatu du, Ermuko zentroaaren eta udalazren laguntzaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galiziako Xuntaren babesaz. Euskadin Galiziako hamahiru zentro ditugu eta horiek Irmandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira asteburu honetan. Ermukoa sortu zen lehenengoetariko zentroa izan zen. Zentro horiek Irmandadean bilduta daude eta horren bazkide dira: Barakaldo, Bilbo, Eibar, Elgoibar, Laudio, Ondarroa, Pasaia Antso, Donostia, Santurtzi, Sestao, Zarautz eta Gasteizeko zentroak.

Gaurko egunerako hainbat jarduera iragarrita daude, nahiz eta egitarau ofizialari bihar emango zaion hasiera. Claudio Lorenzo margolariak arratsaldeko 7etan erakusketa zabalduko du, Lobiano Kultur Gunean. Ordu erdi beranduago, Xosé Antonio Vilaboa ostalariak, hitzaldi bat emango du, Lobianon bertan. Hitzaldi horren izenburua da: ‘Erromesak, legendak eta tradizioak, Santiagorako bide frantsesean’.

Egitaraua

  • Ekainak 15, larunbata
    • 19:30etan: Egitarau ofizialari hasiera emango dio herriko alkate Carlos Totorikak, Orbe Kardinalaren plazan. Carlos Totorika.
    • 20:00etan: Orbe plazako frontoian jarritako orma-irudi erraldoia bisitatuko da.
    • 20:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe plazan.
    • 22:30etan: Folk Kontzertua, ‘ADUNIA FOLK’ taldearen eskutik, Orbe plazan. 
    • 24:00etan: Dantzaldia, SOLERA orkestrarekin, Orbe plazan.
  • Ekainak 16, larunbata
    • 11:00etan: ‘VII. Ardo Beltzen dastatzea’. Ardoa ospe handiko Ardandegiena izango da eta Valdespina Markesaren parkean egingo.
    • 16:00etan: Diskoteka eta haurrentzako jolasak Orbe Kardinalaren plazan.
    • 16:30etan: ‘Chave’ txapelketa gizon eta emakumeentzat, S. Martín plazan.
    • 18:30etan: Xake txapelketa, irekia eta banakakoa, S. Martin plazan.
    • 19:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe Kardinalaren plazan.
    • 20:00etan: Ipuin kontalarien ikuskizuna: Xurxo Souto eta …, Orbe plazan.
    • 21:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe Kardinalaren plazan.
    • 22:30etan: Folk Kontzertua ‘ARDENTIA FOLK’, taldearen eskutik, Orbe plazan.
    • 24:00etan: Meigas eta sorginen ordua; Queimada handia Orbe kardinalaren plazan.
    • 00:30etan: Dantzaldia goizaldera arte, SOLERA orkestrarekin, Orbe plazan

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu