Zortzi emakume eta bederatzi gizonezko Udalbatza berrian

16.06.07
Erakundea

Zortzi emakumek eta bederatzi gizonezkoek osatzen dute gaur eratu berri den Ermuko Udalbatza. Generoen arteko berdintasuna ezaugarritzat izango du gaur hasi dugun 2007-2011 laurtekoa. Hori horrela suertatu da, PP alderdiaren zerrendako bigarren hautetsiak, Jesús Martín Díazek, uko egin diolako karguari. Horren ordez, Patricia Alvarez Velasco neska gazteak hartu du kargua, maiatzaren 27ko hauteskundeetan zerrendaren bosgarren postuan zihoana. Ermuko Udalbatza gaur goizean eratu da, Osokoak goizeko hamarretan hasi duen ezohiko bilkuran. Bilkura normaltasun osoz egin da eta ez da inolako iskanbilarik izan. Bilkurara hogeita hamar pertsona baino gehiago bildu dira, ikusleen jarlekuetatik saioa jarraitzeko. Horien artean, aurreko legegintzaldietan zinegotzi izandako hainbat izan dira: Alberto Martínez, Nasta Castañeda, Juan Francisco López edo Alvaro Ortiz.

Patricia Ávarez gaztea Fernando Leckunberriren ondoan jarrita bilkuran. Patriciak hartu du kargua, Jesús Martín Díazek uko egin eta gero Adin-mahaia osatu dutenak, ezkerretik hasita, Virginia Arroyo, José Mª Cordón eta udalel idazkaria J. Antonio Fernández

Adin-mahaia Partidu Popularreko Jose Maria Cordon eta Virginia Arroyok osatu dute, beraiek baitira udalbatza berriko zinegotzi zaharrena eta gazteena, hurrenez hurren. Horiekin batera, Jose Antonio Fernandez udal idazkariak jardun duelarik. Hauteskunde legeko hainbat artikulu irakurri eta horietan esandakoa bete ondoren, idazkariak hautetsi guztiei banaka deitu eta zina edo juramendua, kasuan kasuko, hartu die. Idazkariaren galderari erantzuteko alderdi sozialistako kide guztiak ‘bai, agintzen dut’ formula erabili dute, Carlos Totorika ezik. Honek, ‘bai, zin egiten du’ erantzun baitu. Azken bertsio hori ere erabili dute PPko lau ordezkariek, salbuespenik gabe. Bi zinegotzi jeltzaleek, azken legegintzaldietan erabiltzen duten formulaz baliatu dira eta, ‘legeak hala agintzen duelako, bai’ erantzun dute kasu bietan. Azkenik, ezker batua taldean, bi aukera erabili dituzte. Rosa Caballerok, jeltzaleekin bat etorri da, ‘legeak hala aginduta, bai, agintzen dut’ erabili du. Aldiz, Gimenok, ‘bai, agintzen dut’ batekin erantzun dio galderari.

Udalbatza berriaren eraketarako bilkurara hurbildu diren biztanleak Alkatea aukeratzeko bozketa egin da, Argazkian, EBko zinegotzi José Luis Gimeno bozkatzen

Zinegotziek karguaz jabetu ondoren alkatea aukeratzeari ekin diote. Hamazazpi kideek hautestontzi eta gutun-azal itxi batean botatu dute. Ez da sorpresarik izan. Carlos Totorika izan da boto gehienak bildu dituen alkategaia, lehenengo bozketan bertan, bere taldeko kide guztien babesa jaso baitu. Beste alderdietako kide guztiek ere gauza bera egin dute, eta beren zerrendaburuaren alde bozkatu dute. Hautestontzia zabaldu eta botoak zenbatu ondoren, Totorikari berriz ere zina edo juramendua hartu zaioa. Jarraian Arroyok makila eman eta karguaz jabetu duelarik. Totorikak bertaratutakoei hitz batzuk esan die eta bilera bukatutzat eman da, berori hasi eta hogeita bost minuturen bueltan. Alde egin haurretik emakume zinegotziei lora sorta bana banatu zaie eta talde berriaren lehenengo argazkiak atera dituzte.

Carlos Totorika makila eskuan duela, Udalbatza berriko kideekin Udalbatza berria osatzen duten kideek batera goizean nateratako argazkian

Udalbatza berriaren xehetasunak

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako