Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

03.12.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude

Ermuko Garapen Ekonomikoko udal sailak ‘3R Tokiko Enplegua’ izeneko programa jarri du abian, enplegua galdu duten eta berriro lan-merkatura bueltatzea nahi duten pertsonei laguntzeko.

Programa Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatzen da, eta parte-hartzaileek enplegua aurkitzeko aukera gehiago izatea du helburu.

Ikastaroa luzatuko den lau hilabeteetan – abendutik datorren martxoaren 31ra bitartean–, hautatutako pertsonek banakako eta taldeko lan-orientazioa jasoko dute. Beren ezaugarriekin bat datozen lan-eskaintzak bilatzen ikasiko dute. Hautaketa-prozesuetako faseak praktikatuko dituzte, parte-hartzaile bakoitzaren beharren arabera.

‘3R Tokiko Enplegua’ programan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Langabezian eta Lanbiden alta emanda egotea.
  • Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Interesdunek, baldintzak betetzen badituzte, izena eman dezakete gure udalaren Enplegu Zentroan, Konbentukua kaleko 5. zenbakian. Edo 943 17 91 51 telefonora deituta.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako